Kategoriaren artxiboa: Liburutegia

Udarako irakurketa gomendioak Legazpiko liburutegitik

Urtero lez, Legazpiko Udal Liburutegiak, liburuak, pelikulak eta musika proposatzen ditu “Biblioporrak 2019” udarako irakur gidan.

Adin ezberdinentzako, euskeraz zein erderaz idatzitakoak eta uda partean zein oporretara eramateko eskuragarri dituzu liburutegian.

“Biblioporrak” irakur gida egiten 25 urte dihardugunez, oraingoan eraberrituta dator gainera eta ehundik gora proposamen dakartza, lagunduko dutenak edozein adin, ohitura eta zaletasun duten pertsonen irrika asebetetzen.
Berriak bezain interesgarriak diren produktuak daude, adinka sailkatuak, eta baita gaurkotasuna galdu ez duten liburuak ere, 25 urte hauetako gidetatik berreskuratu ditugunak, irakurketa ahaztezinak, alegia.

Gida pdf-an (1,33MB) deskargatu dezakezu edo ikusteko Issuu-aren loturan zapaldu.

Udako ordutegia Legazpiko Udal Liburutegian

Liburutegiak udako ordutegia izango du ekainaren 17tik abuztuaren 30rarte.
Horrela goizez, 10,00etatik 14,00etara irekiko ditu ateak eta arratsalez ITXITA egongo da.
Kultur Etxeko sarreran dagoen buzoian itzuli ditzazkezue dokumentuak ordutegi honetatik kanpo.

Udako sasoian ere, eraman liburuak liburutegitik eta itzuli oporren bueltan.
Ordutegi berriarekin martxan jarriko dugu irailerarteko mailegu epealdia Legazpiko Udal Liburutegian.
Hori horrela, liburutegitik udako oporretan irakurtzeko asmoa dituzun liburuak hartu eta irailean bueltatzeko aukera izango duzu.

 

Harkaitz Cano idazlea dator liburutegira

Maiatzaren 9a da eguna eta hitzordua arratsaldeko 18:30etan izango da, liburutegiko mediateka gelan.

Espainiako Kritikaren Saria irabazi berri du Harkaitz Canok solasaldirako aitzaki hartuko dugun “Fakirraren ahotsa” (Susa) eleberriagatik.

Idazlea ezagutu, bere obra edo beste hainbat literatur kontu entzuteko guraria baduzu, hurbildu liburutegira ostegun horretan. Saioa irekia da.

Gorka Azkaratek gidatuko du solasaldia.

Irudian, egilea liburuarekin

Herriko festen ondorengo lehenengo astelehenean jarraituko dute Irakurketa Errazeko Klubekoak elkartzen, Legazpiko Udal Liburutegian


Ekainerarte , astelehen guztietan elkartuko dira, Legazpiko Udal Liburutegian.
Lina dinamizatzaileak lagunduta, Irakurketa Erraza formatuan idatzitako liburua irakuriko dute.

Ikasturte honetako azkena María Peralta egilearen “Bailar un tango en Madrid” izango da.

Partehartzeko interesa eduki ez gero, hurreratu liburutegira eta behar adinako informazioa eskeiniko zaizu.

Ane Odriozola idazle legazpiarrarekin solasaldia liburutegian

Apirilean zehar ospatzen ari garen Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakian, datorren asteazkena apirilak 24an, Ane Odriozola idazlearekin izango dugu solasaldia.

Saioa arratsaldeko 18,30eta burutuko da, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

“El secreto de Gibola” du izenburua bere fikzio lanak eta XX. mende hasieran dago kokatuta, Legazpin hain zuzen ere.
Nobela honetan, egileak benetako gertakariak fikziozkoekin elkartu ditu, benetako pertsonaiak eta asmatutakoak gurutzatuz eta intigrazko kontakizun bat eraikiz.

Saioa, publiko guztiari irekia egongo da.