Kategoriaren artxiboa: Literatura solasaldiak

Gaztelaniazko irakurketa kluba urriak 24an elkartuko da berriro

Hitzordua Legazpiko Kultur Etxean izango da.
Aitzaki moduan erabiliko den libura, Ryszard Kapuscinski-ren “Ébano” liburua da.

Arratsaldeko 18:30etan elkartuko dira eta hurrengo azaroko klubaren bileran landuko den liburua jaso nahi duenak, badu aukera liburutegira gerturatzen baldin bada, bederen.

Izenburua, Luis Landero idazlearen ‘El balcón en invierno’ da.

Irakurketa errazeko kluba berriro abian jarriko da iraileko azkenengo astelehenean


Taldea astelehen goizetan elkartuko da, abendurarte, Legazpiko Udal Liburutegian.
Lina dinamizatzaileak lagunduta, Irakurketa Erraza formatuan idatzitako liburuak irakuriko dituzte.
Lehenengo irakurriko duten izenburua, P.L. Travers  egilearen “Mary Poppins” da. Ondoren, “Un reloj con dos iniciales”,  Silvia Llorente  egilearena.

Partehartzeko interesa eduki ez gero, hurreratu liburutegira eta behar adinako informazioa eskeiniko zaizu.

Xabier Montoia idazlearen“Hitzontziak” liburua, euskerazko Irakurketa Kluberako aukeratu izan den hurrengo eleberria da

Irakurri nahi duenarentzat, prest daude jasotzeko Legazpiko Udal Liburutegian liburuaren aleak.
Ondoren beste irakurle batzuekin irakurritakoa partekatzeko, asteartean urriak 9an bilduko dira Kultura Etxean irakurketa klubeko kideak.
Saioa arratsaldeko 18:30 izango da.

Gorka Azkaratek gidatuko du saioa eta partehartzeko interesa duen orok, liburutegian lortu ahal du informazio gehiago.

Oporren ostean gaztelaniazko irakurketa kluba berriro elkartuko da Legazpiko Udal Liburutegian

Saiorako aukeratuta izan den liburua, “Americanah” Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarraren eleberriaren aleak, prest daude jasotzeko liburutegian.

Irudian, egilea liburuarekin

Liburu honetaz jarduteko, asteazkenean irailak 26an bilduko dira Kultura Etxean irakurketa klubeko kideak.
Saioa arratsaldeko 18:30 izango da.
Monica Leivak gidatuko du saioa eta partehartzeko interesa duen orok, liburutegian lortu ahal du informazio gehiago.

Gaztelaniazko Irakurketa Kluba astean elkartuko da Legazpiko Udal Liburutegian

Asteazkenean maiatzak 30ean bilduko dira Kultura Etxean Irakurketa Klubeko kideak.
Saioa arratsaldeko 18:30 izango da.

Monica Leivak gidatuko du saioa eta partehartzeko interesa duen orok, liburutegian lortu ahal du informazio gehiago.

Hurrengo maiatzerako saiorako aukeratuta izan den liburua, Joe Bageant idazlearen, “Crónicas de la América profunda” eleberriaren aleak, prest daude jasotzeko liburutegian.

Euskerazko irakurketa kluba, maiatzak 15 asteartean elkartuko da Legazpiko Udal Liburutegian

Hitzordua arratsaldeko 18:30etan izango da, liburutegiko mediateka gelan.

Eskura daude ere liburutegian, datorren ekainean egingo den solasaldirako irakurri behar diren liburuak, “Elkarrekin esnatzeko ordua” Kirmen Uribe idazlearena. Ekainean egingo den saiora gainera, egilea bera etorriko da irakurleekin irakurketa konpartitzea.

Irudian, egilea liburuarekin

Saioa Gorka Azkaratek gidatuko du eta partehartu nahi duen edonork aukera du Legazpiko Udal Liburutegira hurbilduz.

Gaztelaniazko Irakurketa Kluba astean elkartuko da Legazpiko Udal Liburutegian

Asteazkenean apirilak 25ean bilduko dira Kultura Etxean Irakurketa Klubeko kideak.
Saioa arratsaldeko 18:30 izango da.

Monica Leivak gidatuko du saioa eta partehartzeko interesa duen orok, liburutegian lortu ahal du informazio gehiago.

Hurrengo maiatzerako saiorako aukeratuta izan den liburua, Jung Chang idazle txinatarraren, “Cisnes salvajes” eleberri autobiografikoaren aleak, prest daude jasotzeko liburutegian.

Literatura klubeko partaideak azken saio batean Legazpiko Udal Liburutegian

Liburutegira haurren bisita gidatuak Izaskun Mujika ipuin kontalariak lagunduta

Legazpiko gazteak Kattalin Miner idazlearekin Udal Liburutegian / Encuentro literario de jóvenes de Legazpi (Gipuzkoa) sobre el libro “Nola heldu naiz ni honaino” de Kattalin Miner


Datorren astean zehar, Legazpiko 5 urteko haurrak etorriko dira liburutegia ezagutzen.
Urtero egiten digute bisita eta atsegin handiz jasotzen ditugu.

Bisita gidatuen bidez, haurrek aukera dute liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa izateko.
Aurten gainera Izaskun Mujika kontalariaren laguntza edukiko dugu. Ipuinak eta beste hainbat jolas tartekatuz, liburutegiko ipuinen artean ondo pasatzeko aukera eskeiniko digu.

Irudian, apirilean ospatzen hari garen Liburuaren Eguneko idazleekin solasaldietako, azkenengo saioko partaideak.

Irakurketa Klubak ere martxan darraite Liburuaren egunaren hilabetean, Legazpiko Udal Liburutegian

Hasi dira hilabete honetako irakurketa klubak.

Goizero, astelehen guztietan, Irakurketa Errazeko Klubekoak, bilduko dira liburutegian.
Astearteak apirilak 10ean, Euskerazko Irakurketa Klubeko kideak bildu ziren liburutegian arratsaldeko 18:30etan.
Eta hilaren bukaeran, apirilak 25ean berriz, Gaztelaniazko Irakurketa Klubekoak egingo dute berea.

Partehartzeko nahia baduzu, etorri liburutegira edo deitu 943737186, Whatsapp bat bidali 639851172 edo idatzi liburutegia@legazpi.eus helbide elektronikora.

Info + : http://www.legazpi.eus/zerbitzuak/irakurketa-sustatzeko-egitasmoak

Gazteek literatura irakurtzen dute Legazpiko Udal Liburutegian

Apirilak 10, 11 eta 13an, Kattalin Miner, Arrate Egaña eta Bertol Arrieta idazleekin literatura solasaldiak izango dituzte gazte legazpiarrek. Bertara, batxillergoko eta DBHko Olazabal Institutoko eta Haztegi Ikastolako ikasleak etorriko dira hainbat liburuez aritzeko.
Saioak goizean egingo dira.

Izan ere, egitasmo hauek, apirilean ospatuko ditugun Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunaren (Apirilaren 2a) eta Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Egunaren (Apirilak 23a) aitzakian egingo ditugu.