Kategoriaren artxiboa: Orokorra

Ane Odriozola idazle legazpiarrarekin solasaldia liburutegian

Apirilean zehar ospatzen ari garen Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakian, datorren asteazkena apirilak 24an, Ane Odriozola idazlearekin izango dugu solasaldia.

Saioa arratsaldeko 18,30eta burutuko da, Kultur Etxeko Areto Nagusian.

“El secreto de Gibola” du izenburua bere fikzio lanak eta XX. mende hasieran dago kokatuta, Legazpin hain zuzen ere.
Nobela honetan, egileak benetako gertakariak fikziozkoekin elkartu ditu, benetako pertsonaiak eta asmatutakoak gurutzatuz eta intigrazko kontakizun bat eraikiz.

Saioa, publiko guztiari irekia egongo da.

Goitibeheren Europako Txapelketa Legazpin

Aste Santuko larunbata eta igandean egingo da, Legazpiko Aztiri auzoan.

Legazpiko “Maldan Behera Inertzia Kirolen Elkarteak” antolatu du, estatu mailan erreferente den elkartea, hain zuzen.

Eta liburutegiak, Geldi 2011-2017: Goitibehera jaitsierak liburua aurkeztu nahi dizue.

Liburu-kaxa bat da. Bertan liburuxka bat, 89 goitibehera fitxa, 59 jaitsiera fitxa, poster bat, argazki album bat, kartografia, inbentario indizeak, lehiaketen klasifikazioak…

Goitibeheren inguruko guztia biltzen saiatu direla adierazi zigun Nader Koochakik, egileetako batek.

Bota begirada bat. Legazpiko liburutegian duzu ale bat eskura.

Nola ikusi etxeko telebistan eLiburutegiaren online filmak


Ba al zenekien Legazpiko liburutegiak online filmak ikusteko aukera ematen dizula?
Sartu eLiburutegian edo zuzenean https://eliburutegia.efilm.info/eu/eliburutegia/ aukeratu pelikuka eta hurrengo irizpideak jarraituz gero, telebistan filmak ikusiko dituzu.

Filma telebistan ondorengo bitartekoen bidez bistaratu daiteke:
Bistaratzeko gailua telebistara konektatuz, DHCP segurtasun estandarra betetzen duen HDMI kable baten bidez.

Chromecast-aren bidez ondorengo pausoak jarraituz:

1.- “Google Home” app-a deskargatu.
2.- Chromecast-a telebistaren HDMI atakara konektatu (gure telebistan DLNA badugu zuzenean 5. Pausora pasa gaitezke)
3.- Chromecast-a konektatu den gailua konfiguratzea (App-etik konfiguratzen da eta oso erraza da, berak gidatzen baitzaitu).
4.- Zure gailu mugikorra eta Chromecast-a WiFi sare berera konektatu.
5.- “Google Home” app-ean sartu, kontura joan, eta beheko aldean “Gailua proiektatu” aukera agertzen da.
6.- Pantaila nora proiektatu nahi dugun tokia aukeratu.

OHARRA: Mikrofonoa aktibatuta egon behar da telebistaren audio multimedia erreprodukziorako. Ziur ez bazaude eta begiratu nahi izanez gero edo gaitu behar baduzu, jarraitu ondorengo pausoak:

Ezarpenak → Aplikazioak → Google Play-ko zerbitzuak.
Behin horretan sartuta, baimenen atal bat dago, zeinetan mikrofonoa agertzen den, besteak beste. Horretan, aktibatu ahal izango duzu Chromecast gailua modu erosoan erabili ahal izateko.

Idazleen solasaldiekin, hasiko dira Legazpin liburuaren egunaren inguruko ospakizunak


Astelehena apirilak 1ean, Uxue Alberdi idazlearekin literatura solasaldia izango dugu Legazpiko liburutegian. Bertara, batxillergoko Olazabal Institutoko eta Haztegi Ikastolako ikasleak etorriko dira Jenisjoplin liburuaz aritzeko. Asteartean, Ramon Olasagasti egilearen txanda izango da. DBHko ikasleak etorriko dira Sasiolako errotaria liburuaz hitz aspertua izatera.
Saioak goizean egingo dira.

Izan ere, egitasmo hauek, datorren apirilean ospatuko ditugun Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunaren (Apirilaren 2a) eta Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Egunaren (Apirilak 23a) aitzakian egingo ditugu.

Apirilean zehar Liburuaren Eguna ospatuko dugu Legazpin

Bi data gogoan izaten ditugu liburutegian apirilean:
apirilak 2an Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko eguna eta apirilak 23an Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna.

Aitzaki horrekin, James Barrie, Uxue Alberdi, Ramon Olasagasti, Iban Zaldua, Harkaitz Cano edo Ane Odriozola legazpiarra idazleak ahotan erabiliko ditugu.

Helduak, gazteak eta haurrak liburutegira eta irakurketara erakarri nahi ditugu, eta azken hauentzat, ipuin kontaketa Lur Kortarekin eta bisita gidatuak antolatu dira ere.

Martxoan hasi dugun Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoarekin jarraituko dugu ere, euskeraz irakurtzen dutenak saritzen.

Ea gustoko duzun zer edo zer aurkitzen duzun.

Gaztelerazko irakurketa kluba datorren asteazkena martxoak 27an bilduko da Legazpiko Udal Liburutegian

Hitzordua liburutegian bertan izango da, hemeroteka gelan.
Aitzaki moduan, Nell Leyshon idazlearen “Del color de la leche” liburua erabiliko da.

Arratsaldeko 18:30etan elkartuko dira eta partehartzeko interesa duen edonork, liburutegian lortu ahal du informazio gehiago.