Gazteek literatura irakurtzen dute Legazpiko Udal Liburutegian

Apirilak 10, 11 eta 13an, Kattalin Miner, Arrate Egaña eta Bertol Arrieta idazleekin literatura solasaldiak izango dituzte gazte legazpiarrek. Bertara, batxillergoko eta DBHko Olazabal Institutoko eta Haztegi Ikastolako ikasleak etorriko dira hainbat liburuez aritzeko.
Saioak goizean egingo dira.

Izan ere, egitasmo hauek, apirilean ospatuko ditugun Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunaren (Apirilaren 2a) eta Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Egunaren (Apirilak 23a) aitzakian egingo ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude