Ipuin kontaketa urrian: Hip-hip URRI!

Urriak 6 ostiralean liburutegian 3-5 urte bitarteko haurrentzat ipuin kontaketa egongo da.

Hitzordu honetara, haurra guraso batekin etortzea gonbidatzen dugu.
Ekimen hau Hip-hip Urri! : urria, haur eta gazteekin kultura familian partekatzeko hila egitasmoaren barruan kokatu dugu.

Arratsaldeko 18,00etan izango da eta Amaia Elizagoien izango da kontalaria.
Orduan iristea komeni da, ze bestela ezingo da gelara sartu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude