Irakurketa Erraza kluba Legazpin: apuntatzeko plazak daude

Datorren astelehenean otsailak 4an, abian jarriko da berriro Legazpiko Irakurketa Errazeko Kluba.

Irakurketa errazean idatzitako liburuak, irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako
edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituzten pertsonendako eginda daude.

Klubean parte hartuko duen bakoitzari liburua lortzeko konpromesua hartzen du liburutegiak.
Aukeratu den liburua James M. Barrie-ren“Peter Pan” obra klasikoaren egokitzapen bat da.
10 astetan zehar, goizeko 11:15etatik 12:15etara lagun talde bat elkartuko da liburutegian beraz, liburuaz solasteko.

Saioak gidari batek koordinatu eta dinamizatuko ditu, eta partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkie.

Saioak gazteleraz izango dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo apuntatzeko, liburutegira etorri baino ez da egin behar.

Iazko Irakurketa Erraza Klubeko irakurleak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude