Irakurketa Errazeko Klubekoek bigarren liburua irakurriko dute azaroan

IRAKURKETA ERRAZA KLUBA 2017 URTEA LEGAZPIKO UDAL LIBURUTEGIA
Taldea astelehen goizetan elkartzen da Legazpiko Udal Liburutegian. Lina dinamizatzaileak lagunduta, Irakurketa Erraza formatuan idatzitako liburuak irakurtzen dihardute.

Aldi honetakoaren izenburua, “Trampa de fuego” da eta Núria Martí Constans idazleak ondutakoa da.
Benetan gertatutako istorio batean oinarritutako eleberria da. Nueva Yorken 1911an, emakumeak lan egiten zuten ehun lantegi bat guztiz erre egin zen sute beldurgarri batean. Etorkizunean, emakumeen lan duinaren aldeko borrokaren hastapenetan, gertaera honek bere biziko eragina ere izan zuen.

Kontu hauek eta liburuak sorrarazitako beste hainbat emozio eta inpresio, ordu eta laurdeneko irakurtaldietan partekatuko dituzte datozen egunetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude