Irakurketa Klubak badute eguna jarrita Legazpiko Udal Liburutegian

Datorren Otsailak 24an liburutegiaren 50. urteurrena da eta ospatzeko, Legazpiko Udal Liburutegian, abian jarriko ditugu Irakurketa Klubak.
Oraindik izena emateko garaian zaude. Animatu!

  • Otsailak 05,12,19, eta 26 astelehenetan, goizeko 11:15tan hasita eta ordubetez, Irakurketa Erraza Kluba elkartuko da Legazpiko Udal Liburutegian eta “El libro de la selva” Rudyard Kipling-en liburua elkarrekin irakurriko dute. Gidari lanak, Lina Ugartek egingo ditu, Irakurketa Errazean adituak.
  • Otsailak 27 asteartean, arratsaldeko 18:30etan, “Ez naiz ni” Karmele Jaioren liburuaz jardungo dute Euskeraz Irakurketa Klubeko kideak, Gorka Azkaratek gidatuko duen saioan Legazpiko Udal Liburutegian.
  • Eta otsailak 28 asteazkenean, arratsaldeko 18:30etan Gaztelaniazko Irakurketa Klubean
    Charlotte Brontë-ren “Jane Eyre” literatur lan klasikoaz arituko dira, Monica Leivaren gidaritzapean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude