Liburuaren eguna apirilean zehar Legazpiko Udal Liburutegian

Oporren ostean Legazpiko Udal Liburutegian  Liburuaren Eguneko saioak hasiko dira. Urtero lez, idazleekin solasaldiak, literatura klubak, ipuin kontaketa, bisita gidatuak eta Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoak, liburutegia ekintzaz beteko ditu.

Rudyard Kipling, Bertol Arrieta, Alberto Ladron Arana, Kattalin Miner, Arrate Egaña eta Naguib Mahfuz idazleak ahotan erabiliko dira.
Helduak, gazteak eta haurrak erakarri nahi ditugu, eta azken hauentzat ipuin kontaketa Ixabel Agirresaroberekin eta bisita gidatuak antolatu dira.

Martxoan hasi dugun Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoarekin jarraituko dugu ere, euskeraz irakurtzen dutenak saritzen.

Izan ere, egitasmo hauek,  apirilean ospatuko ditugun Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunaren (Apirilaren 2a) eta Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Egunaren (Apirilak 23a) aitzakian egingo ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude