Literatura solasaldia Inma Roiz idazlearekin Legazpiko Udal Liburutegian

Inma Roiz idazle eta kazetariarenManuela liburua erabiliko dute berbagai, apirilak 26an asteazkenean, Legazpiko Udal Liburutegian egingo den literatura solasaldian.

Egilearen lehen eleberri honek XVIII. mendeko euskaldun batzuen gorabeherak kontatzen dizkigu.
Batzuk, Ameriketara emigratuko dutenak, beste mundu berri baten gurarian. Baina baita Euskal Herrian gelditko diren beste batzuei buruzkoak ere, orduko gizarte tradizional eta itxian aurrera egiten asmatu beharko dutenak.

Kontu hauek, idazlearen presentziaz, zein beste hainbat pasadizo entzuteko gogoa baduzue, gonbita luzatzen dizuegu liburutegira etortzeko.
Saioa arratsaldeko 18:00etan izango da eta  guztiei irekia da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude