Literatura solasaldiak Jasone Osoro eta Jon Arretxe idazleekin


Astelehena apirilak 3an, Jasone Osoro idazlearekin literatura solasaldia izango dugu liburutegian. Bertara, batxillergoko Olazabal Institutoko eta Haztegi Ikastolako ikasleak etorriko dira 12etan bermuta liburuaz aritzeko. Asteartean, Jon Arretxe egilearen txanda izango da. DBHko ikasleak etorriko dira Beti iparralderantz liburuaz hitz aspertua izatera.
Saioak goizean egingo dira.

Izan ere, egitasmo hauek, datorren apirilean ospatuko ditugun Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunaren (Apirilaren 2a) eta Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Egunaren (Apirilak 23a) aitzakian egingo ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude