Etiketaren artxiboa: jaiak

JAIAK

SAN JOAN SUA JATABEN
San Juan bezperan, bagilaren 23an.
20:00etan: Etortzen zarenontzat jana eta edana egongo da.
Puzgarriak eta txokolatea doan Mailuki tabernan
(Handik sua piztuko den lekura joango gara elkarrekin)
Etorri geugaz urteko egunik luzeena ospatzera!!!!

SAN LORENTZO JAIAK

 
 
 
 
OINARRIAK
1.- Gaia: Bakoitzak nahi duena                    
2.- Kartelean agertu behar diren hitzak:
MARURI-JATABE
SAN LORENTZO JAIAK                 
2011
3.- Neurriak: DIN-A3 (29,7 x 42 zm)
4.- Koloreak: Bakoitzak nahi dituenak  
5.- Kartelak 2011ko ekainaren 27ko ordu biak baino
lehenago aurkeztuko dira Udal Bulegoetan.
6.- Kartel bakoitzari lema bat ipiniko zaio, eta
kartazal batean lema hori bera jarriko da. Kartazalaren
barruan egilearen izena, abizen bi, helbidea eta telefonoa
jarriko dira.
7.- Sariak:
1go kategoria: 0-14 urte bitartekoentzat: 100 €ko erosketa
txartela
2. Kategoria: 15-99 urte bitartekoentzat: 200 €
8.- Epaia ekainaren 29an emango da. Epai hori
aldatuezina izango da.
9.- Kartel sarituak eta kartelen argitalpeneskubideak
Udalarentzat izango dira.
10.- Saritu gabeko kartelak jaiak amaitu osteko 30
egunetan Udaletxean egongo dira egileen eskura.
11.- Epaimahaikideen izenak epaia ematen den
egun berean jakinaraziko dira.
12.- Saririk ez ematea erabaki liteke.
13.- Oinarriok ulertzeko edozelako arazo edo
zalantzarik sortu ezkero Epaimahaiak ebatziko du.
14.- Lehiaketan parte hartu nahi duen guztiak
oinarri hauek onartu beharko ditu.