“Liburuak Kalean”

Liburak matxinatu egin dira eta kalea okupatu dabe.

Torrebillela Kultur Etxeko iturri hurbilen arabera, zenbait ale ikusi omen dira  “Liburuak Kalean”, “guztion eskuetan” lelopean kaleetatik. Antza, Liburuaren egunaren urteurrenaren hurbiltasunak edo iraultza gosea piztu du. Euretariko batzuk estrategikoki herriko banku desberdilknetan jarri dira joan-etorrian dabilen jendeak esku artean hartu ditzan liburutegiko euren apalera bueltatu aurretik. Hori gutxi balitz, liburutegiko bazkidea egiteko bete behar dan inprimakia aldean daramate. Joan den urtean dominoarekin saiatu ziren eta aurten, antza, kalera irtetzea lortu dute

Komunikazioa eten eta informatzen jarraituko dogu

Txantxa honekin batera liburuak kaleratu eta danon eskuetan egon daitezen bilatzen dogu; liburuak eta liburutegiari ikusgarritasuna emon. Zure gustokoa dan liburu batekin egiten badozu topo, eraman eta irakurri ezazu. Bukatzerakoan bueltatu liburutegira, agian gustuko dozun beste bat aurkitu dezakezu. Liburuarekin batera, aurretik ez bazina, bazkide egiteko inprimakia aurkituko dozu

Liburu bakoitza non dagoen jakin nahi dozu?

Heltzen zarenean nahi izan dozun liburua ez badago…etorri liburutegira. Matxinatutako ale guztien kopia bat dekogu

.

2016ko Liburaren eguna zoriontsu izan dezazuela !!! 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude