Kategoriaren artxiboa: E-bookak

e-liburutegia-ri buruzko zenbait ohar

Astebete barru prestakuntza saioekin hasiko gara. Horregatik mailegu digitaleko plataforma erabiltzea eskertuko genizueke, ikastaroen aurretik ezaguna izateko asmoz. Kontuan izan behar duzue liburutegiak gune garrantzitsuak izango zaretela zerbitzu berri honen hedapenean. gai interesgarri batzuk aipatzen dizkizuegu:

  1. Ezizen bat sortu dugu eta eliburutegiaren url-a honakoa da: www.euskadi.net/eliburutegia
  2. Sartzeko liburutegiko bazkide txartelaren zenbaki bera erabiltzen da (NAN zenbakia letra gabe). Pasahitza, berriz, Abysnet-ek erabiltzaileari alta ematerakoan ematen duena da
  3. Elkar-en liburuen lizentzia gehiago jarri ditugu
  4. Impedimenta, Anagrama eta Libros del Asteroide aukeratutako liburuak plataforman agertuko dira laster
  5. Argitaletxeek beren fitxategiak bidaltzen dizkiguten heinean, funtsa haundituz joango gara
  6. Bilbon eta Donostian aretoen aldaketa egin dela gogorarazten dizuegu
  7. Liburutegietako mailegu digitalaren zerbitzuaren hedapenerako orri-markagailu eta liburuxka bat lantzen ari gara

Ikastaroan aukera izango dugu zerbitzu honen gaineko zalantzak argitzeko eta jarraitu beharreko estrategiari buruz hitz egiteko.

Liburutegiak eta liburu elektronikoa 2014ko Liber Ferian

liberEl Viceconsejero de Cultura, Juventud y Deportes del Gobierno Vasco, Joxean Muñoz Otaegi, presentará el día 2 de octubre a las 12:30, en la 32º Feria Internacional del Libro, LIBER 2014, el nuevo modelo de colaboración entre editores y bibliotecarios en la era digital.
Asimismo, a las 16:00 horas de la tarde se celebrará una mesa redonda con el lema “Más allá del libro electrónico en las bibliotecas digitales: apps, vídeos, música, cine, etc…” en la que participarán Imanol Agote, director de Patrimonio Cultural del Gobierno Vasco, Lluis Pastor, Presidente de la Unión de Editoriales Universitarias Españolas y Carme Fenoll Clarabuch, Jefa del Servicio de Bibliotecas de la Generalitat de Catalunya.

 

Urrirako mailegu digitala prestatzen: eliburutegia

Urte honetan zehar proiektu berri eta interesgarri bat lantzen ibili gara, liburu digitaleen mailegua, hain zuzen ere. Uztailan, eduki digitalak mailegatzeko plataforma -eliburutegia- atera genuen; momentuz beta fasean dabil, baina laster liburutegien sareko bazkide guztiek sarbidea izatea espero dugu. Horrela, liburuak deskargatzeko eta tabletan edo ebooketan irakurtzeko aukera izango dugu bazkide guztiok.

Bitartean, Javier Celayak emandako hitzaldia ikustea gomendatzen dizuegu. Hitzaldian, euskal liburutegietatik eskeiniko den zerbitzu berri hau bultzatzeko ekimenak eta pausoak azaltzen dira eta horrela mailegu digitalari buruzko hainbeste zalantza edo kuriosidade ikasiko ditugu modu entretenigarri batean.

10 urte Sarean: “Intimitatetik estimitatera”

David Sánchez Boteren laguntza eta aholkularitza izan genuen Euskadiko Irakurketa Publiko Sareko liburutegientzako gaitasun digitalen prestakuntza prozesuan. Blogak idazteko eta online komunitateak sortzeko gomendioak eman zizkigun, eta gurekin egon zen liburutegietatik sortzen ari ziren proiektuak ebaluatzeko antolatu genuen jardunaldi interesgarri baten.

Liburutegiak-en slideshareko aurkezpenik ikusienetarikoak birpasatu ondoren, Daviden bat aurkitu dugu: sare sozialen eta liburu elektronikoaren potentzialtasunari buruzkoa.

Hiru urte beranduago, momentu honetan hain zuzen ere, Euskadiko liburutegi publikoetako Sareko azken proiektu estrategikoa ateratzear gaude: mailegu digitala. Horren ondorioz, zilegi deritzogu Daviden “Web soziala: partekatzeko hamar idea” aurkezpena gogora ekartzea. Horretan, estimitatea (intimitatea nola egiten den ageriko) bezalako kontzeptu interesgarriak aipatzen ziren. Horrekin batera, esaten zen liburu elektronikoa estimitatearen bizkortzailetzat jo zitekeela.

Egun, beharbada, azalpen horiek hobeto uler genitzake, eta batez ere pentsatu liburutegientzako une garrantzitsu baten murdilguta gaudela. Sare sozialen potentzialtasuna aprobetxatu behar dugu irakurlearen ondoan jartzeko, gure irakurketa iradokizunekin lagunduz, eta irakurleen artean sortzen diren iruzkinetan parte hartuz.

image