Kategoriaren artxiboa: eLiburutegia

Gasteizko Udalak eLiburutegia plataformaren berri emateko kanpaina

Gasteizko Udalak eLiburutegia plataformaren berri emateko kanpaina bat egingo du 12 eta 30 urte bitarteko gazteak mugitzen diren lekuetan.

eLiburutegiaren irudia moldatuz gazteei zuzendutako eslogana sortu da eta erraz banatzeko euskarrietan hedatuko da.

Esloganak “Yo electroleo / Nik e-irakurtzen dut” da, eta euskarriak honakoak: orri-markagailua, eranskailua, kartela eta sare sozialetan hedatuko den GIFa.

Material hori Gasteizko liburutegi sarean eta hiriko beste liburutegietan banatuko da. Leku horietaz gain, beste hauetan ere hedatuko da: ikasketa-gelak, institutuak, EHU, euskaltegiak, gizarte etxeak, gazteen informazio bulegoan eta beste kultur espazioetan.

 

eLiburutegia: libururik baloratuenak

Badakizu eLiburutegian hartzen dituzun liburuak bozkatzeko eta baloratzeko aukera duzula? Hauek izan dira orain arte libururik baloratuenak. Zeintzuk dira zureak?

  • Jane Eyre, Charlotte Brontë (Austral)
  • Aulki-jokoa, Uxue Alberdi (Elkar)
  • Pequeña y grande Frida Kahlo, Isabel Sánchez Vegara (Alba Editorial)
  • El corazón es un cazador solitario, Carson McCullers (Seix Barral)
  • Etorkizuna, Iban Zaldua (Alberdania)
  • Cometas en el cielo, Khaled Hosseini (Salamandra)
  • Lisario o el placer infinito de las mujeres, Antonella Cilento (Alfaguara)
  • Todo por un sueño (El club de las zapatillas rojas 3), Ana Punset (Montena)
  • baloratuenak

E-rakurleak, eLiburutegiko euskal literaturaren irakurketa talde digitala, 2016-2017 ikasturtearen aurkezpena

E-rakurleak irakurketa taldeak bere lehen ikasturtea bete du. E-rakurleak, eLiburutegiko euskal literaturaren irakurketa talde digitala da, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak Euskal Idazleen Elkartearekin elkarlanean gauzatutako proiektua.

E-rakurleak taldearen etxea bloga da: https://erakurleak.wordpress.com . Bertan jasotzen da 2015-2016 ikasturteko irakurgaiek emandakoa: idazleei buruzko informazioa, liburuek jasotako kritikei buruzko informazioa, egileek betetako Erantzuten! testa, etab. Sareko blogen plataforman izandako arazoa dela eta, informazio guztia ez dago eskuragarri, baina lanean ari gara berreskuratzeko.

Blogaz gain, Twitter kontu bat dago irakurketen inguruko informazio, iritzi truke eta bestelakoak jarraitzeko, @erakurleak eta eLiburutegiaren Facebook-eko orrialdean ere jarraitu daiteke E-rakurleak taldearen jarduna.

Ikasturte honetan bezala, 2016-2017 ikasturtean ere, Goiatz Labandibar izango da taldearen gidaria. E-rakurleak taldean izen-emateko nahikoa da mezu bat bidaltzea posta elektroniko honetara: erakurleak@gmail.com .

erakurleak

eLiburutegia: tabletentzako eta mugikorrentzako irakurketa app

eLiburutegiaren app-a erabilgarri dago jada. Eusko Jaularitzak egindako aplikazioaren bidez Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko eLiburutegiako erabiltzaileen irakurtzeko esperientzia hobetzen da.

Tresna horrek Irakurketa Sareko erabiltzaileen gailu mugikorren (tabletak, smartphoneak) bidezko eduki digitalen irakurketa errazten du.

Horrela, Sareko liburutegietako erabiltzaileek liburu digitalen mailegu zerbitzuko 12.000 izenburu dituzte eskuragarri, egunean hogeita lau orduz asteko zazpi egunetan

Gaztelaniazko, ingelesezko eta euskarazko menuak txertatuta dituen app horretatik eLiburutegiatik liburuak irakur daitezke, Interneterako konexiorik gabe.

App-aren bidez irakurketa formatua, letra-tipoa eta tamaina (berrogeita hamar tipografía eta hogeita hamar tamaina ezberdin baino gehiago), eta pantailaren hondoa aldatu daitezke. Horrekin batera, distira (gaueko irakurketa funtzionaltasuna barne) eta lerroartea doitu daitezke ere.

Zerbitzua erabiltzen duten erabiltzaileen esperientzia aberasteko sortu den aplikazioa da, irakurketa atseginagoa eta erosoagoa egiten duena.

Gainera, aplikazioa zerbitzuaren erabilera sustatzeko helburuarekin jaio da. Irakurketa app hauen erabileraren eta maileguen eta irakurketa saioen gehitzearen arteko zuzeneko korrelazioa dago.

App horren bidez eLiburutegiako erabiltzaileek aukera izango dute mugikorrean edo tabletean deskargatutako liburuak munduko edozein lekutatik irakurtzeko.
Aplikazioa eskuragarri dago deskargatzeko Google Playn  Android-erako eta iOs gailurako

Erabiltzaileak liburu elektronikoa eLiburutegiaren app-ean deskargatu ondoren eguneko edozein ordutan eta asteko edozein egunetan irakurri dezake, smartphonearen edo tabletaren bidez, bulegora bidean, laneko atsedenaldian, edo oheratu aurretik. Irakurtzeari uztea kostatzen diren izenburuak daude…

app

eLiburutegiaren mailegu digitala dinamizatu Facebook-en, Twitter-en eta Google-en

Kultur Ondarearen Zuzendaritzak martxan jarri ditu Facebook-en, Twiter-en eta Google-en zenbait dinamizazio ekintza eLiburutegiaren ikusgaitasuna handitzeko Interneten. Horren bidez bilatzen da gure liburutegietan eskaintzen den zerbitzu hori ezagutzen ez duten eta pantailetan irakurtzen duten Euskadiko milaka erabiltzaileei mailegu plataforma hori ezagutaraztea.

Azken hilabeteotan, esfortzu handia burutu duzue gure liburutegietako ohiko erabiltzaileen arreta jasotzeko barne komunikazioaren bidez zein sare sozialen bidez, eta emaitza onak lortu dituzue. Nahiz eta oraindik bidea egiteko dagoen esfortzu horien emaitzak onak izan dira jada 50.000 maileguak gainditu baititugu.

Gure barneko bileretan aipatu dugun bezala, oraingo erronka plataforma ezagutaraztea da pantailetako irakurleak izanik gure liburutegietan zerbitzu horren berririk ez dutenei. Horrela, erabiltzaile eta mailegu kopurua handitzea lortuko dugu.

Gaurtik aurrera, eta hurrengo 6 astetan, aipatu erronka lortzeko sare sozialetan dinamizazio ekintza batzuei hasiera emango diegu. Google Adwords-en, Facebook-en eta Twiter-en gako-hitz batzuen erosketaren bidez eLiburutegiak mailegurako eskuragarri dituen 12.000 izenburu inguruko katalogoa aurkeztuko du liburu elektronikoetan interesdun diren irakurleen pantailen aurrean.

Ekimenaren helburua guztiz legezkoa eta egile eskubideak errespetatzen dituen eskaintza zabala ezagutaraztea da, bai sare sozialetan eta bai bilatzaileetan ere. Era honetan, liburuen deskarga ilegalaren kontrako pedagogia lana egiteaz gain, eLiburutegiara erabiltzaile eta irakurle gehiago erakartzea da asmoa.

Bukatzen denean eLiburutegia osatzen duen taldeak zuekin partekatuko duen txostena bat landuko du. Horretan, ekintza horien emaitzak aztertuko dira, eta etorkizuneko mailegu digitaleko zerbitzuaren dinamizazioaren barne zein kanpoko ekintzen ikuspegia zehaztuko da.

blog