Kategoriaren artxiboa: IKT-eak

AhoTTS: testua ahots bihurtzeko sistema

AhoTTS TTS bat da (testua ahots bihurtzeko sistema edo Text-to-Speech deritzona), Euskal Herriko Unibertsitateko Aholab ikerketa-taldeak garatu duena. Android sistemaren sintesi motor gisa instalatzen da eta edozein aplikaziok erabil dezake testuak pantailatik irakurtzeko kalitate handiko ahots sintetikoen bidez, euskaraz zein gaztelaniaz.

AhoTTS lehenetsitako sintetizatzaile bezala erabiltzeko Zure Android gailuan joan Ezarpenak>Hizkuntza eta idazketa> Ahotsaren sintesia eta aukeratu AhoTTS. Pantaila horretan hizkuntza eta lehenetsitako ahotsaren abiadura aukeratu dezakezu.
Onartzen dituen hizkuntzak: Euskara, gaztelania (Espainia)
Ahots sintetikoak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin garatu dira.
Aholab app deskargatzeko urla:

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.aholab.ahottsandroid

Liburutegi amaigabea

Txosten honek munduko liburutegietako mailegu digitaleko plataforma nagusiak aztertzen ditu, baita erabiltzen diren lizentzia-motak eta eduki eta zerbitzu motei dagokienez nagusi diren joerak ere. Arrakasta izateko gakoak eta alderdiak identifikatu dira, liburutegiko arduradunei mailegu digitaleko proiektu bat abiarazterakoan kontuan hartu beharko dituzten alderdiak zehazten laguntzeko.

Gainera, liburutegietako espazio fisikoei ematen zaizkien erabilera berriei buruzko adibideak eta joera garrantzitsuenak azaltzen dira, teknologia gure eguneroko bizimoduan barneratu dugun garai honetan. Dokumentua ikusteko sakatu:
Liburutegi amaigabea

Zergatik gomendatzen dugu liburutegiko blog bat izatea?

Zergatik gomendatzen dugu liburutegiko blog bat izatea?

1.-Liburutegiek Interneten egon behar dutelako

2.-Tresna erabilerraza delako

3.-Liburutegiak gauza ezberdinetarako erabil dezakeen gune propioa delako:

a. Liburutegiak landutako berriak iruzkindu eta azpimarratu

b. Beren zerbitzuak hedatu

c. Erabiltzaileekin komunitatea osatu

d. Irakurgaiak, ekintzak etab. gomendatu, iradoki, proposatu

Eta blog bat sortzen baldin badugu, zergatik Liburutegi zerbitzuaren plataforma korporatiboan?

Behin bloga sortzea erabaki, blogen plataforma korporatiboan (http://liburutegiak.blog.euskadi.eus) ostatu ematea gomendatzen dizuegu arrazoi ezberdinengatik:

1.- Prestakuntza eta laguntza teknikoa eskaintzen dizuegulako

2.- Plataforma, Irakurketa Sareko zerbitzuen hedapen puntua delako; bai web bidez baita “liburutegiak” gailu mugikorrentzako aplikazioaren bidez ere

3.- Eduki guztiak automatikoki “liburutegiak” gailu mugikorrentzako aplikaziora pasatzen direlako

4.- “Liburutegiak” app-etik, sare sozialen bidez, Irakurketa Sareko ekintza, berri eta proposamen guztiak partekatzen direlako.