Kategoriaren artxiboa: Ikusgarritasuna

eLiburutegia sare sozialen bidez hedatzea

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzutik egokitzat jo zen ekintzat batzuk definitzea sare sozialen bidez eLiburutegia ezagutarazteko eta horrekin batera plataformako erabiltzaile kopurua eta ebook-en mailegu kopurua handiagotzeko.

Hori guztia gauzatzeko ekaina-uztaila garai ona zela ikusi zen. Eta hasitako ekintza horren eraginkortasuna ebaluatzeko -2016/06/15etik 2016/07/31a arte egin zen- KPI nagusi modura (key perfomance indicator) kontuan izan ziren erabiltzaileen alten erregistro kopuruarekin batera euskarri bakoitzaren trafikoarekin eta  eraginkortasunarekin harremana duten beste adierazle batzuk.

Ezarritako KPI helburua 800 erregistro izan ziren. Eta lortutako helburua 1.229 erregistro izan ziren, hau da, hasierako helburuaren %153a baino gehiago.

Hiru plataforma erabili ziren: Google, Facebook eta Twitter. Horietan sortutako trafiko guztia www.eliburutegia.org landing page-era birbideratzen zen. Horren bidez, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea osatzen duten liburutegien bazkide berrien alta bultzatzea bilatzen zen.

Trafikoari dagokionez, Google Analytics-ek www.eliburutegia.org–eri buruz emandako informazioari jarraiki, ondorengo ondorioak azpimarratzen ditugu:

  • Orrialdean (landing page) egindako bataz besteko denbora minutu batekoa izan da. Denbora nahikoa da edukiarekin elkarreragiteko eta inprimakia betetzeko.
  • Bisitarien %58ak aurretik bisitatu zuen orrialdea, hau da, ez zen lehendabiziko bisita.
  • Orotara orrialdeari egindako bisita kopurua 529.428 izan da, eta erabiltzaile kopurua orotara 193.179.
  • Jatorrizko trafikoaren %87,63a sare sozialetatik heldu da, %10,74a trafiko zuzenetik eta %0,38a ordainketa plataformetan (Google) egindako komunikazio ekintzetatik.
  • Bisiten %95,60a mobile plataformaren bitartez iritsi da, %3,62a tabletetatik, eta %0,79a desktop ordenagailutik. Alegia, gure audientzia ez dago ordenagailu bati lotuta; mugikorraren bidez elkarreragiten du edukiekin eta ekintzekin.
  • Jatorri demografikoari dagokionez, %12,52a Bilbokoa da, %4,69a Donostiakoa, eta %3,58 Gasteizekoa.
  • Hizkuntza bakoitzeko orrialde generikoak trafikorik gehien bildu dutenak izan dira. Gaztelaniazkoa %23,19ra heldu da, eta euskarazkoa %6,25era.

 Gako-datuak

  • 1.229 erabiltzaile interesatuta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiren batean alta emateko, eta horrela eLiburutegiaz, mailegu digitaleko zerbitzuaz, disfrutatu ahal izateko.
  • 473.295 bisita landing page-era. Aipatu hiru plataformetan agertutako iragarkiak ikusi ondoren erantzuna eman dutenak, alegia.
  • 363.460 klik kanpainan argitaratutako iragarkietan.
  • Landing page-era egindako bisiten %0,26a alta eskatzeko inprimakia betez bukatu dira.
  • 585.892 pertsonak kanpainako iragarkiren bat edo beste ikusi du. Ondorioz, marka nabaritasuna haundiagotu da.

landing

“Liburutegiak” app-eko aurkezpena IFLAn

Abuztuaren 19an, aurten Lyonen egingo den IFLAren (International Federation of Library Associations and Institutions) nazioarteko konferentzian “Liburutegiak app: liburutegia zure esku ahurrean” izeneko txostena aurkeztuko dugu. Bai artikulua bai aurkezpena David Maniegarekin batera egin dira (CTO Icalia Solutions, aplikazioaren funtzionalitateak eta zerbitzuak diseinatu ditugun enpresaren izena).

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarerako positiboa deritzogu txostena hautatu izana eta liburutegien eta mugikortasunaren proiektu hau nazioarteko foro batean azaltzeko aukera izatea. Proiektu berezia, blog-plataformari eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek lantzen duten edukiei eta informazioari esker.

Erlazionatutako artikulua: Liburutegiak app en IFLA 2014

Liburutegietarako proiektuak elkartzen

Liburutegi publikoetako funtsezko helburu bat hiritarrei informazioaren, ezagueraren, irakurketaren eta aisialdiaren sarbidea erraztea da.

Helmuga horretara ailegatzeko, Eusko Jaurlaritzaren liburutegi Zerbitzuak bultzatzen eta sustatzen du Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean lan egiten duten pertsonen prestakuntza. Liburutegi publikoko zerbitzuen hobekuntzarako ezinbestekoak dira eguneroko lanerako oinarrizkoak diren konpetentziak menperatzea eta Sareko liburutegien arteko lankidetza.

Hamarkada honetan zehar, Eusko Jaurlaritzak nagusitasuna eman dio proiektu bakoitzerako egokia den plataforma teknologikoaren garapenari; eta honekin batera, Sarean lan egiten duten pertsonen trebakuntzari. Modu horretan proiektuak lotuz, liburutegiek ikusgaitasuna handitzea espero dugu. Horrela, sozializazio gune bezala ikusteaz gain, hiritarrek ezinbesteko zerbitzu publikotzat hartuko dituzte beren garapen pertsonalerako eta irakurmenerako. Etorkizuna sarean imajinatzen dugulako…