Kategoriaren artxiboa: Irakurketa mapa

Euskadiko Irakurketa Publikoaren Mapa

Euskadiko Irakurketa Publikoaren Mapa, Euskadiko liburutegiei buruzko 11/2007 Legeak, urriaren 26koak, aurreikusten duen «liburutegi‐plangintza estrategiko eta operatiborako tresna» da. Maparen oinarrizko elementuetako bat euskal udalerrietan liburutegi publikoen zerbitzua normalizatu eta orekatzen lagunduko duten estandarren definizioa da.

Bestalde, Estandar horiek Irakurketa Publikoko Sarearen Mapa berriaren osagai moduan funtzionatzeko garatu dira. Web‐tresna gisa egituratu den mapa horrek estatistika‐datuek adierazten duten Euskadiko udalerri bakoitzaren egungo egoera eta estandarron arabera izan beharko lukeena balioztatzeko aukera ematen du, liburutegi‐garapen homogeneoa planifikatzea xede.

Horiek osatzeko, Kulturak Sailak lantalde bat eratu zuen, fundazio horretako Analisi eta Ikerketa Sailari ekarpenak egin eta gainbegiraketa eta amaierako baliozkotzea gauzatu dituena. Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuko liburutegi‐taldetik abiatuta sortu zen taldea, eta bertan, Eusko Jaurlaritzako Irakurketa Planeko eta Liburutegi Zerbitzuko zenbait koordinatzailek eta Germán Sánchez Ruipérez Fundazioko Analisi eta Ikerketa Sailak ere parte hartu dute.

Honako hauek osatu dute taldea: José María Barandiarán (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Irakurketa Planeko koordinatzailea); Francisca Pulgar (Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzua); Eva Alberdi (Eibarko Udal Liburutegia); Jone Arroitajauregi (Galtzagorri, Irakurketa Planeko koordinatzailea); Teresa Castro (Gasteizko Estatuko Liburutegi Publikoa ‐ Ignacio Aldecoa Kultur Etxea); Sara Gago (Ermuko Udal Liburutegia); Fernando Juárez (Muskizko Udal Liburutegia); Esperanza Iñurrieta (Euskal Herriko Unibertsitateko Liburutegia); Anabel Regalado (Getxoko Udal Liburutegia); Txaro Valverde (Eusko Legebiltzarreko Liburutegia); Obdulia Vélez (Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Elkartea –ALDEE–); Hilario Hernández eta Andrés S. Barba (Germán Sánchez Ruipérez Fundazioko Analisi eta Ikerketa Saila).

Mapa ikusteko sartu url-an: http://www.irakurketamapa.eus/eu/

Irakurketa mapa