Kategoriaren artxiboa: Jardunbide egokiak

Liburubila: gure zerrendak egiteko aukera

Zein liburu irakurri duzun jakitea gustatzen zaizu? Liburubila metabilatzailearekin, era errazean, puntu bakar batetik liburutegien sareko informazio guztia bilatu ahal izango duzu. Horrekin batera, libururik gustukoenen, gustatzen zaizkizun pelikulen edota irakurri nahi izango zenituzkeen liburuen zerrendak egin ahal izango dituzu. Sar zaitez Liburubilan eta identifikatu:

Zergatik identifikatu behar naiz?
Gure intereseko zerrenda edo bilaketa bat gordetzeko beharrezkoa da identifikatzea.
Zertarako balio du motxilaren sinboloak?
Liburubila bilatzailea irekita dagoen bitartean egindako bilaketak gordetzeko. Bilaketa horiek beste momenturen batean erabili nahi baditugu beharrezkoa da identifikatzea gorde ahal izateko.

“Liburutegiak, 2018”: urteko aldizkaria

Liburutegi zerbitzuak urtero argitaratzen duen “Liburutegiak” aldizkaria aurkezten dizuegu, 2018ko ekitaldiei buruzko informazioarekin.

Sumarioa:

        • SARRERA
        • eLiburutegien estatistikak 2018
        • Hileroko maileguen bilakaera
        • 2018 Erabiltzaile berriak. Erabiltzaile berrien bilakaera
        • Maileguak hilabetez hilabete 2018
        • Maileguak 1.000 biztanleko
        • Maileguak liburuegiko
        • Mailegatuenak
        • Mailegatuenak euskaraz
        • Maileguak 1.000 biztanleko Erkidegoka
        • Maileguak Autonomia Erkidegoka (1.000 biztanleko)
        • Erkidegoka eskaintzen diren izenburuak
        • Lizentzia kopurua
          LIBURUTEGIAK
        • Abusuko mikroliburutegia (Arrigorriaga)
        • Eltziegoko liburutegia
        • Zugandik hurbil. Liburutegia herritarrengana eta herritarrak liburutegira hurbilduz
        • Hernaniko Liburutegia, unibertso osoa kabitzen den plaza bat
        • Turtziozen?: denetik
        • Sareko zifrek azken urteetako joera mantendu dute
        • Mailegatuenak… euskaraz
      • Mailegatuenak… gaztelaniaz
        BI HITZETAN

 

Liburutegien arteko mailegu osatuago bat, martxan hasteko prest!

Jakinarazten dizuegu Liburutegien Arteko Maileguaren (LAM) ibilbide berriak martxan hasiko direla datorren otsailaren 4tik aurrera.

Aurten, 52 liburutegi berri gehitu dira eta kontuan izan behar duzue horren ondorioz ibilbideetan aldaketak egongo direla (web-eko ibilbideen informazioa kontsulta dezakezue).

Horrela, ia Euskadiko liburutegi guztiak LAM zerbitzuaren bidez elkar lotuta egongo dira.

La imagen puede contener: texto

Sareko liburutegiei aurkezpena

Kultura Ondarearen Zuzendaritzak gonbidapena luzatzen die Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi guztiei martxoaren 6an, 11:15etatik 13:30etara, Euskadiko Artxibo Historikoan egingo den aurkezpenerako.

Bertan, Mikel Aizpuruk, Kultura Ondarearen zuzendariak, eta Loreto Rubiok, Sinergia Valueko (lidergoan eta lankidetza-transformazioan espezializatutako taldea) bazkide eta zuzendariak, parte hartuko dute.

Era berean, sareko liburutegien rolari buruzko iritziak trukatuko ditugu, profesionalen eta administrazioen ikuspuntutik aztertuta.

Bidez batez, 2019an landuko diren zenbait gai komentatzeko aukera izango dugu ere.

Izena emateko idatzi mail bat hurrengo helbidera: m-arenaza@euskadi.eus

Solasaldiak eta irakurketa klubak ikastetxe eta liburutegietan

Gogorarazten dizuegu ikastetxeetako eta liburutegietako irakurketa klubak edo solasaldiak errazteko irakurketa digitalaren aukera duzuela, eLiburutegiaren bidez.

Liburuaren izenburua eta egilea bidali (m-arenaza@euskadi.eus) eta Liburutegi Zerbitzutik argitaletxeari liburu horren aldibereko lizentziak zabaltzea eskatuko zaio. Horrela, taldeko 20 pertsonek, edota, ikastetxeen kasuan, gelako ikasle guztiek gomendatutako liburuaren mailegua egiteko aukera izango dute, arazorik gabe.

Ermuko edo Getxoko liburutegiek beren udalerrietako ikastetxeekin eta Errenteria eta Arrasateko liburutegiek beren irakurketa taldeekin egin izan ohi dute. Baliabide hori frogatzen ausartuko al zara?”

Oharra: argazki honen eskubidea Errenteriako liburutegiari dagokio
 

ELEGUNEA

elegunea-aurkezpena

Elegunea hizkuntzak ikasteko baliabideak biltzen dituen ataria da. Gune honen bidez herritarren eskura jarri nahi dira hizkuntzak ikasteko Interneten dauden dohaineko baliabideak.

Eibarko Juan San Martin Liburutegiak eta Donostiako HABE Liburutegiak elkarlanean sortu duten proiektua da Elegunea.

– Zergatik Elegunea?

Gurea geroz eta gizarte eleaniztunagoa da. Berez gizarte elebiduna izanik, euskara eta gaztelaniaz gain, arrunta da gure artean hirugarren edo laugarren hizkuntza bat ezagutzea: ingelesa, frantsesa, alemana… Eta gainera, geroz eta gehiago dira euskara eta gaztelania ez diren beste ama hizkuntza bat duten herritarrak: arabiera, txinera, urdua… Gizarte eleaniztunago batean denok ikasi behar izango dugu bizitzaren momentu batean edo bestean, maila batean edo bestean, gurea ez den beste hizkuntza bat. Gure liburutegietatik saiatu gara herritarrek duten behar horri erantzun egoki bat ematen, gure funtsetan hizkuntzak ikasteko materialak jasoz eta premi horiei atentzio berezia emanez.

Baina gure Liburutegietan ditugun materialez gain, badakigu Interneten geroz eta baliabide gehiago daudela hizkuntzak ikasteko, eta pentsatzen dugu gure egitekoa dela informazio hori antolatu eta gure erabiltzaile eta herritarren eskura jartzea.

Ahalegin horretan elkarlanean aritzeko aukera ikusi dugu. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean egonda, gure liburutegien arteko elkarlana erabiltzaile eta herritarrei zerbitzu hobeago bat emateko modua da, dudarik gabe.

Asmo horrekin sortu da Elegunea.

– Zer topatuko du Elegunera hurbiltzen denak?

Elegunean Interneteko baliabideetarako sarbidea eskaintzen da URL bidez.

Elegunea hizkuntzen arabera dago antolatua: euskara, frantsesa, gaztelania, ingelesa eta beste hizkuntza batzuk. Gainera badu azken toki bat hiztegi eleaniztunak biltzen dituena.

Hizkuntza bakoitzean aurki daiteke, batetik, hizkuntza hori lantzeko baliabide orokorrak, bestetik, dohaineko ikastaroak eta, baita, mintzamena, entzumena eta irakurmena lantzeko materialak eskaintzen dituzten tokiak ere.

Azkenik, azpimarratu nahi dugu Elegunea proiektu irekia dela eta baliabide berriekin elikatzen jarraitzeko pentsatua dagoela.