Kategoriaren artxiboa: Liburuklik

Liburuklik edo nola digitalizatu eta babestu tokiko bilduma

Liburuklik, Euskadiko Liburutegi digitala, helburu bikoitza betetzeko asmoarekin sortu zen: euskal ondare kulturala babesteko eta zabaltzeko.

Digitalizatutako lanek, 1458eko eskuizkribu batetik hasi eta 2015eko tokiko aldizkari bat artekoak izanik, erakunde askotako jatorria dute: Gasteizko Udal Artxiboa, Arabako Foru Aldundia, Eusko Legebiltzarra, Eresbil edo Vitoria-Gasteizko Elizbarrutiko Seminarioa bezalako liburutegi espezializatuak, etab.

Era berean, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek beren tokiko funtsak Liburukliken sartzeko aukera dute.  Jakin badakigu funtsa horien garrantzia, gehienak dokumentu paregabeak, bereziak direla, eta batzuetan  soilik udalerri zehatz batzuetako liburutegiek dituzte eta herri horien gai arlo espezializatua lantzen dute edo eguneroko bizitza islatzen dute. Orain arte, ondorengo liburutegi publikoek beren funtsaren zati bat digitalizatu dute: Eibar, Irun, Getxo, Oiartzun, Laudio edo Muskiz.  Horrela bilduma horiek nazioarteko esparrura hedatuko dira, izan ere, Europeanan kontsulta baitaitezke Liburuklikeko funtsak.

Liburutegien Zerbitzutik beste liburutegiak animatu nahi ditugu beren tokiko bilduma digitalizatzera eta zabaltzera Liburukliken bidez. Sareko liburutegiei laguntzeko zerbitzua da, Ondare Kulturalaren Zuzendaritzak finantzatua. Interesatutako liburutegiek Liburutegien Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko dira: Zerbitzuan aleak jasoko ditugu eta digitalizatzera eramango ditugu. Digitalizatu eta gero Liburukliken eskuragarri egongo dira, eta dokumentuak liburutegietara itzuliko dira digitalizazioen fitxategi masterren kopiarekin batera.

Liburukliken inguruko informazio gehiago lortzeko, honako artikulu hauek kontsulta daitezke:

http://www.liburuklik.euskadi.net/

https://eu.wikipedia.org/wiki/Liburuklik:_Euskal_Liburutegi_Digitala

alegria