Kategoriaren artxiboa: Liburutegi sarea

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen infografia

Honako infografia baliagarria izan dakioke erantzunkizun instituzionala duen edozein pertsonari  Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen balioa eta garrantzia azaltzeko, aipatu sarearen funtzionamenduan edo jarraipenean eragina izan dezaketen erabakiak hartzeko. Adibidez, edozein udaleko kulturako teknikari batek, legealdia hasi berri duen kulturako zinegotzi baten aurrean erabili dezake sarearen garrantzia defendatzeko asmoz.

Helburu nagusia zera da: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen balioa erakustea kultura azpiegitura bakar eta integratu gisa, hori beharrezkoa eta baliotsua baita gizarte baten garapen ekonomiko, sozial eta kulturalarentzako. Era berean, ezagutaraztea ere, Euskadiko Irakurketa Publikoko Saretik eskaintzen diren baliabideak, zerbitzuak eta jarduerak.

Adi egon: Absysnet bertsioaren aldaketa

Datorren martxoaren 6an Absysnet-en bertsioa 2.2ra aldatuko dela jakinarazten dizuegu. Migrazio hau asteazkenean goizeko 8etatik 3ak arte egingo da eta, Liburutegi Zerbitzuak abisua eman arte, ezin izango da inolako lanik egin liburutegi-kudeaketarako programan.

    • eLiburutegia ere zebitzutik kanpo egongo da
    • Lanpostu profesionala Windows 7 edo goragokoa izanbehar dira
    • Nabigatzailea Explorer 10 edo goragokoa izan behar du

Oharra: AbsysNETek ez dio euskarririk ematen Windows XP edo Windows Vista eta Explorer 8 bertsioei.

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, laster, Euskadiko liburutegien sarean

Uztailaren 8an, Ignacio Aldecoa Kultura Gizartearen katalogoaren migrazioa egingo da. Beraz, Liburutegi zerbitzutik jakinarazten dizuegu aldaketa horren  ondorioz, Absysnet eta eLiburutegia ezin izango direla erabili uztailaren 6tik 8ra bitartean (biak barne). Egun horietan, EIPSeko liburutegietan ezin izango  da mailegurik, berriztatzerik edo katalogaziorik egin.

“Liburutegiak, 2017”: urteko aldizkaria

Liburutegi zerbitzuak urtero argitaratzen duen “Liburutegiak” aldizkaria aurkezten dizuegu, 2017ko ekitaldiei buruzko informazioarekin.

Sumarioa:

      • Sarrera
      • eLiburutegia 2017 estatistikak
        • Maileguak hileko
        • Maileguak urteka
        • Maileguak hileko ehunekoetan 1.000 biztanleko
        • Maileguak 1.000 biztanleko Erkidegoka
        • Maileguak Autonomia Erkidegoko (1.000 biztanleko)
        • Erkidegoka eskaintzen diren izenburuak
        • Maileguak liburutegi bakoitzeko
        • Maileguak 1.000 biztanleko
        • Mailegu handiena dute udalerrietako maileguak 1.000 biztanleko
        • Erabiltzaile berriak hilabetez hilabete
        • eLiburuegiako erabiltzaileak
        • Lizentzia kopurua
        • Liburutegietako erabiltzaile diren biztanleak ehunekoetan (papera/digitala)
        • 12 izenburu mailegatuenak
        • 12 izenburu mailegatuenak euskaraz
      • Errealitateak islatzen dituzten ipuinak (Ermua)
      • 50 urte ez direlako alperrik pasatzen! Zorionak! (Legazpi)
      • Liburutegi proaktiboa (Errenteria)
      • Sarea zifratan
      • Mailegatuenak
      • Mailegatuenak euskaraz
      • Bi hitzetan

 

 

 

Ongi etorri Santurtziko liburutegiak

Liburutegi zerbitzutik ongietorria ematea nahi diegu Santurtziko Udal Liburutegiko Sareari.

Gaurtik aurrera, irudian ikusten duzuen bezala, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko lineako katalogotik liburutegi hauen informazio bibliografikoa ere eskuragarri egongo da.
www.euskadi.eus/katalogobateratua

Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu hau garatzeko azken hilabete hauetan lan egin duten pertsona guztiei. Horri esker ere txartel bakarrerako aurrerapausoa eman da, eta informazioa eta liburutegietako zerbitzuak eskuragarriago daude EAEko herritarrentzat.

Ba al zenekiten liburutegi sarean 800 lankidetik gora ari garela lanean?

Santurtziko udal liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogoan sartuko dira

EIPSeko liburutegi eta erabiltzaile guztiei jakinarazten die urtarrilaren 21ean Santzurtiko liburutegiak gestiorako sistema informatiko berrira aldatuko direla, Eusko Jaurlaritzako Irakurketa Publikoko Sarean sartuko direlako.

Beraz, Liburutegi zerbitzutik jakinarazten dizuegu aldaketa horren ondorioz, Absysnet eta eLiburutegia ezin izango direla erabili urtarrilaren 19tik 21era bitartean (biak barne). Egun horietan, EIPSeko liburutegietan ezin izango  da mailegurik, berriztatzerik edo katalogaziorik egin.

“Liburutegiak”, urteko aldizkaria

Liburutegi Zerbitzuak urtero argitaratzen duen aldizkaria aurkezten dizuegu, 2016ko ekitaldiei buruzko informazioarekin: “Liburutegiak

Sumarioa:

Hitzaurrea:
Euskadiko liburutegi digitala
Estatatiska eLiburutegia 2016
Zerbitzuaren urteko bilakaera
eBiblio eta eLiburutegiaren maileguak hilabetez hilabete
Maileguak Autonomia erkidegoko (1000 biztanleko)
Digitalean irakurtzeko ohitura erkidegoen artean
Katalogoaren aniztasuna – Irakurtzeko kidetasun anitzak
Mailegurako lizentzia erabilgarriak
Mailegu digital kopuru handiena duten Euskadiko Liburutegiak
eLiburutegian mailegu gehien egiten diren egunak
eLiburutegiara sartzeko orduak
12 izenburu mailegatuenak eLiburutegian
12 izenburu mailegatuenak euskaraz
Katalogoaren erosketa politika
Eibarko liburutegiko IEA
Todavía la calma aguarda al relámpago
Sarea zifratan
Mailegatuenak
Bi hitzetan

EIPS-eko liburutegien direktorioa

Direktorioan Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien zerrenda aurkituko duzu. Horrekin batera, kokapena, eskaintzen dituzten zerbitzuak, ordutegiak, etab. jasotzen dira. Kalitatea eta eguneratzea oso garrantzitsuak dira liburutegi publikoak erabiltzen dituzten pertsonentzat. Horregatik, profesionalei eskertuko genizueke zuen liburutegiaren fitxa gainbegiratzea eta beharrezkoak deritzozuen datuak bidaltzea (argazkia, ordutegia, posta elektronikoa, eskaintzen diren zerbitzuen deskribapena etab.

Halaber, gogorarazten dizuegu informazio hori ere erabiltzen dela Arartekoaren irisgarritasun maparako eta “Liburutegiak” app-aren liburutegi maparako. Gainera, informazioa open datan eskaintzen da.

dire