Kategoriaren artxiboa: Orokorra

“Liburutegiak, 2018”: urteko aldizkaria

Liburutegi zerbitzuak urtero argitaratzen duen “Liburutegiak” aldizkaria aurkezten dizuegu, 2018ko ekitaldiei buruzko informazioarekin.

Sumarioa:

        • SARRERA
        • eLiburutegien estatistikak 2018
        • Hileroko maileguen bilakaera
        • 2018 Erabiltzaile berriak. Erabiltzaile berrien bilakaera
        • Maileguak hilabetez hilabete 2018
        • Maileguak 1.000 biztanleko
        • Maileguak liburuegiko
        • Mailegatuenak
        • Mailegatuenak euskaraz
        • Maileguak 1.000 biztanleko Erkidegoka
        • Maileguak Autonomia Erkidegoka (1.000 biztanleko)
        • Erkidegoka eskaintzen diren izenburuak
        • Lizentzia kopurua
          LIBURUTEGIAK
        • Abusuko mikroliburutegia (Arrigorriaga)
        • Eltziegoko liburutegia
        • Zugandik hurbil. Liburutegia herritarrengana eta herritarrak liburutegira hurbilduz
        • Hernaniko Liburutegia, unibertso osoa kabitzen den plaza bat
        • Turtziozen?: denetik
        • Sareko zifrek azken urteetako joera mantendu dute
        • Mailegatuenak… euskaraz
      • Mailegatuenak… gaztelaniaz
        BI HITZETAN

 

Nola ikusi eLiburutegiaren online filmak telebistan

Ba al zenekien liburutegiek online filmak ikusteko aukera ematen dizutela? Sartu eLiburutegian  edo zuzenean https://eliburutegia.efilm.info/eu/eliburutegia/
aukeratu pelikuka eta hurrengo irizpideak jarraituz gero, telebistan  filmak ikusiko dituzu.

Filma telebistan ondorengo bitartekoen bidez bistaratu daiteke:

  • Bistaratzeko gailua telebistara konektatuz, DHCP segurtasun estandarra betetzen duen HDMI kable baten bidez.
  • Chromecast-aren bidez ondorengo pausoak jarraituz:
    1. “Google Home” app-a deskargatu.
    2. Chromecast-a telebistaren HDMI atakara konektatu (gure telebistan DLNA badugu zuzenean 5. Pausora pasa gaitezke)
    3. Chromecast-a konektatu den gailua konfiguratzea (App-etik konfiguratzen da eta oso erraza da, berak gidatzen baitzaitu).
    4. Zure gailu mugikorra eta Chromecast-a WiFi sare berera konektatu.
    5. “Google Home” app-ean sartu, kontura joan, eta beheko aldean “Gailua proiektatu” aukera agertzen da.
    6. Pantaila nora proiektatu nahi dugun tokia aukeratu.

OHARRA: Mikrofonoa aktibatuta egon behar da telebistaren audio multimedia erreprodukziorako. Ziur ez bazaude eta begiratu nahi izanez gero edo gaitu behar baduzu, jarraitu ondorengo pausoak:

  1. Ezarpenak → Aplikazioak → Google Play-ko zerbitzuak.
  2. Behin horretan sartuta, baimenen atal bat dago, zeinetan mikrofonoa agertzen den, besteak beste. Horretan, aktibatu ahal izango duzu Chromecast gailua modu erosoan erabili ahal izateko.

Ikastaroa: “Liburutegia irakurleekin elkartuz”

Helburuak:

  • Egun “liburutegi-hedapena” kontzeptua definitu eta jardunbide egokien ereduak berraztertu.
  • Gaur egungo “liburutegi-hedapen” egitasmo baten kanpo eta barne esparrua aztertu.
  • “Liburutegi-hedapen” egitasmo bat martxan jartzeko baliabideak (giza baliabideak eta baliabide materialak) identifikatu, baloratu eta dimentsionatu.
  • “Liburutegi-hedapen” egitasmo baten emaitzak planifikatu, antolatu eta ebaluatu.
  • Egoera erreal baten aplikatu daitekeen kasu praktiko bat burutu.

Iraupena: 8 orduko ikastaroa

Ikasleak: Elisa Yuste eta Luis Miguel Cencerrado

Datak: urriak 30, asteartea, eta 31, asteazkena. (Bi ikastaro, bata goizez (10:00-14:00) eta bestea arratsaldez (15:30-19:30).

Non: Eusko Jaurlaritza (Vitoria-Gasteiz)

Parte-hartzaileak: 30 goizeko ikastaroan) eta 30 arratsaldekoan . (Liburutegi bakoitzak hautatuko du ikastarora bidali nahi duen pertsona).

Izena eman: Deitu edo idatzi Mikel Arenazari (945019471) m-arenaza@euskadi.eus

2018ko prestakuntzaren agenda

Hauek dira aurten egingo diren ikastaroen gaiak eta datak. Laster informazio zehatzago helaraziko dizuegu.

Ikastaroa: “La biblioteca al encuentro de los lectores”
Datak: urriak 30, asteartea, eta 31, asteazkena. (Bi ikastaro, bata goizez eta bestea arratsaldez).

Tailerra: “¿Te animas con las apps?”
Data: azaroaren 21an goizez

 

2016-2017 ikasturteko irakurgaien zerrenda

E-rakurleak proiektuak irakurketa digitala eta euskal literatura ditu oinarri.  Proiektua gauzatzeko, ezinbestekoa da Sareko liburutegien inplikazioa, irakurleok irakurketa digitalera gerturatzeko eta irakurketa dinamizatzeko.

Horretarako, bide bat izan daiteke liburutegietan dauden aurrez-aurreko irakurketa taldeen eta E-rakurleak taldearen arteko kointzidentzia eta elkar eragina bultzatzea. Liburutegiei proposatzen zaie E-rakurleak taldeak landuko dituen irakurgaietatik bat edo beste aurrez-aurreko taldeetan ere lantzea, paperezko irakurketa eta irakurketa digitala batuz. Animatuz gero, irakurketa taldeetarako propio erositako loteak eskura izango dituzte liburutegiek. Orain  eLiburutegiak aldi berean 20 mailegu eskaini ditzake irakurketa klubetarako.

2016-2017 ikasturtean ere 9 liburu irakurriko dira, urria eta ekaina bitartean, baina egutegia oraindik ere itxi gabe dago, liburutegien erantzunen arabera, egokitu ahal izateko.

erakurketak

Inon ez, inoiz ez (Iban Zaldua)

X hil da (Alaine Agirre)

Laranja bat zaborretan (Patxi Zubizarreta)

Babeserako kopia (Goizalde Landabaso)

Amaren eskuak (Karmele jaio)

Baionak ez daki (Bea Salaberri)

Harrotasuna eta aurrejuzguak (Jane Austen)

Intemperies –babes bila- (Lourdes Oñederra)

Rock&roll (Aingeru Epaltza)

E-rakurleak, eLiburutegiko euskal literaturaren irakurketa talde digitala, 2016-2017 ikasturtearen aurkezpena

E-rakurleak irakurketa taldeak bere lehen ikasturtea bete du. E-rakurleak, eLiburutegiko euskal literaturaren irakurketa talde digitala da, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak Euskal Idazleen Elkartearekin elkarlanean gauzatutako proiektua.

E-rakurleak taldearen etxea bloga da: https://erakurleak.wordpress.com . Bertan jasotzen da 2015-2016 ikasturteko irakurgaiek emandakoa: idazleei buruzko informazioa, liburuek jasotako kritikei buruzko informazioa, egileek betetako Erantzuten! testa, etab. Sareko blogen plataforman izandako arazoa dela eta, informazio guztia ez dago eskuragarri, baina lanean ari gara berreskuratzeko.

Blogaz gain, Twitter kontu bat dago irakurketen inguruko informazio, iritzi truke eta bestelakoak jarraitzeko, @erakurleak eta eLiburutegiaren Facebook-eko orrialdean ere jarraitu daiteke E-rakurleak taldearen jarduna.

Ikasturte honetan bezala, 2016-2017 ikasturtean ere, Goiatz Labandibar izango da taldearen gidaria. E-rakurleak taldean izen-emateko nahikoa da mezu bat bidaltzea posta elektroniko honetara: erakurleak@gmail.com .

erakurleak

Bozkatuenak: eLiburutegia

Hona hemen eLiburutegia -n libururik bozkatuenak

Adulterio Coelho, Paulo Editorial Planeta
A la sombra del templo Martínez de Lezea, Toti Maeva
Un millón de gotas Árbol, Víctor del Ediciones Destino
La neblina del ayer Leonardo Padura Tusquets Editores S.A.
Nos vemos allá arriba Lemaitre, Pierre Salamandra
El amor se me hace bola Alpuente, Bárbara Editorial Planeta
Vestido de novia Lemaitre, Pierre Alfaguara
La amiga estupenda (Dos mujeres 1) Ferrante, Elena Lumen
Aprenda optimismo Seligman, Martin Debols!llo
Arotzaren eskuak Ladron Arana, Alberto Elkar
Arráncame la vida Ángeles Mastretta Booket
El hombre que amaba a los perros Leonardo Padura Tusquets Editores S.A.

13000309_1110759058945696_6909351236578060834_n