Kategoriaren artxiboa: Prestakuntza

Tailerra: “Animatzen al zara appekin?”

Helburuak:

AppTk.es-en honakoa deskubritu eta ezagutarazi nahi dugu: istorioak hurbiltzen dituzten irakurketa material berriak, ezagutza ahalbidetzen dutenak eta  XXI. mendeko irakurleen artean konpetentziak eta trebeziak garatzen dituztenak.
Tailer honen bitartez, aplikazioen inguruan sor daitezkeen zalantzei buruzko erantzuna eman nahi diegu gurasoei, irakasleei edo liburuzainei. Horrela, ikusiko dugu aplikazioak lortzeko modua, irakurleei noiz eta nola aurkeztu, zeintzuk diren aplikazioen ezaugarriak eta nola atera ahalik eta etekin gehien.

Iraupena:  4 orduko ikastaroa

Ikasleak: Elisa Yuste

Datak: azaroak 21, asteazkena. – goizez (10:00-14:00)

Non: Euskadiko Artxibo Historikoa (Bilbo)

Izena eman: Deitu edo idatzi Mikel Arenazari (945019471) m-arenaza@euskadi.eus

Ikastaroa: “Liburutegia irakurleekin elkartuz”

Helburuak:

  • Egun “liburutegi-hedapena” kontzeptua definitu eta jardunbide egokien ereduak berraztertu.
  • Gaur egungo “liburutegi-hedapen” egitasmo baten kanpo eta barne esparrua aztertu.
  • “Liburutegi-hedapen” egitasmo bat martxan jartzeko baliabideak (giza baliabideak eta baliabide materialak) identifikatu, baloratu eta dimentsionatu.
  • “Liburutegi-hedapen” egitasmo baten emaitzak planifikatu, antolatu eta ebaluatu.
  • Egoera erreal baten aplikatu daitekeen kasu praktiko bat burutu.

Iraupena: 8 orduko ikastaroa

Ikasleak: Elisa Yuste eta Luis Miguel Cencerrado

Datak: urriak 30, asteartea, eta 31, asteazkena. (Bi ikastaro, bata goizez (10:00-14:00) eta bestea arratsaldez (15:30-19:30).

Non: Eusko Jaurlaritza (Vitoria-Gasteiz)

Parte-hartzaileak: 30 goizeko ikastaroan) eta 30 arratsaldekoan . (Liburutegi bakoitzak hautatuko du ikastarora bidali nahi duen pertsona).

Izena eman: Deitu edo idatzi Mikel Arenazari (945019471) m-arenaza@euskadi.eus

“Liburutegi zerbitzuen dinamizazioa sare sozialetan” ikastaroaren materialak

Hona hemen “Liburutegi  zerbitzuen dinamizazioa sare sozialetan” ikastaroaren materialak. Dinamizazio proposamenak eta estatuko zein nazioarteko jardunbide egokien adibideak aurkituko dituzue.

Marc21: EIPSko liburutegietarako katalogazio ikastaroak

2014ko abenduaren 13an Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak abian jarri zuen AbsysNet Biblioteka Kudeaketa Sistemaren 2.0 bertsioa. Aldaketak azaltzeko, “Marc21 formatuari eta AbsysNet 2.0 programari buruzko nobedadeak aurkezteko Jardunaldia” egin dugu Gasteizen hainbat txandatan, horri buruzko dokumentazioa Liburutegi Zerbitzuko web orrian dago.

2.0 bertsioak IberMarc formatua utzi du eta Marc21 formatua hartu du, hori dela eta aproposa iruditzen zaigu katalogatzeko ikastaroa eskaintzea, batez ere aldaketei buruzkoa, eta bide batez edukien birziklatzea egitea. Ikastaroa Liburutegi Zerbitzukoek emango dute.
Lehenengo egunean, Marc21 formatua Monografien erregistro bibliografikoetarako azalduko dugu eta bigarren egunean Marc21 formatua Autoritateetarako.

Eskuliburuak berridatzi egin ditugu eta ikastaroa jaso baino lehen posta elekronikoz artxiboak bidaliko dizkizuegu irakurtzeko, aldaketak proposatzeko, akatsak zuzentzeko etab. Etorkizunean beste eskuliburu batzuk berridatziko ditugu eta, dokumentu motaren arabera, bideograbazioei, ordenagailu fitxategiei eta dokumentu soinudunei buruzko ikastaroak egin nahi ditugu.
Katalogatzeko ikastaroaren hartzaileak dira gaur egun horretan ari direnak eta hemendik aurrera katalogatu nahi dutenak.

Ikastaroak martxoan izango dira goizeko 10:00etatik 14:00etara hiru lurraldeetan:

  • Martxoaren 9 eta 10, (Vitoria-Gasteiz). Lakua II-ko 5. gelan (Bisitarien erregistroaren eskuinean) – Eusko Jaurlaritza, Donostia-San Sebastián kalea, 1
  • Martxoaren 16 eta 17, (Bilbon). Areto Nagusia, Eusko Jaurlaritza, Gran Vía kalea, 85
  • Martxoaren 24 eta 25,  (Donostian). Areto Nagusia, Eusko Jaurlaritza, Andia kalea, 13

Izen-ematea telefono bidez 945 018 117 (Mirari)  eta aretoaren edukieragatik nahitaez egin behar da.

 

Absysnet 2.0: liburutegietarako prestakuntza

Urtea bukatu aurretik katalogo bibliografikoaren eta mailegu baseen migrazioa burutu dugu. Horren ondorioz, Abysnet programaren 1.6 bertsiotik 2.0ra pasatu gara, eta aurrerantzean deskribapen bibliografikoa MARC21ean oinarrituta egongo da.

Migrazioak, oraingoan, softwarean eta estandar bibliografikoetan eragina izan du. Era berean, EJIEko makina guztiak berritu egin dira ere. Hainbat eraberritze lan hastear dagoen urte berri baterako, zeinetan migrazioarekin zerikusia duten informazioa eta prestakuntza emango dugun.

Bestalde, urtea ixtear egonik, prestakuntza datorren urterako utzi dugu. Urtarrilaren 12an Arabako liburutegien lehendabiziko taldearekin hasiko gara, Vitoria-Gasteizen emango diren saioen bidez.

Antolatu zaitezten denborarekin abisatuko dizuegu. Halaber, zuen udalek prestakuntzara joateko baimena ematea espero dugu, izan ere ezinbestekoa deritzogu EIPSeko liburutegietako profesionalek oinarrizko tresnak menperatzea eguneroko lana behar bezala burutzeko.

Liburutegiak mailegu digitalarako prest

Azaroaren zehar bildu gara Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako liburutegiekin eLiburutegia proiektua zer den azaltzeko. Dakizuenez ebookak mailegatzeko zerbitzua dela eta martxan dago Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi guztietan. Liburuzainei azaldu diegu proiekturaren garapena eta oinarrizko informazioa liburutegiko bazkideen galderak erantzuteko gai izateko. Eta batez ere, oso interesgarria denon artean botatako galderak eta zalantzak, horrela zerbitzuaren ikuspegi zabalagoa izaten dugu denok. Eta beti bezala, elkar ikusi, agurtu, eta momentuak gogoratzeko argazkia 🙂

Mailegu digitalari buruzko oinarrizko ikastaroa

Argitaletxeek aukeratu ditugun izenburuekin osatutako fitxategiak pasatzen dizkigutenean, online maileguari hasiera emango diogu. Zerbitzu hori, Euskadiko liburutegiko publikoetako erabiltzaile guztiek erabiltzeko aukera izango dute. Horren ondorioz, oinarrizko ikastaro bat antolatu dugu zerbitzu berri honekin sor daitezkeen zalantzak argitzeko asmoz. Horretan, liburutegi sareko langile orok plataforma ezagutzeaz gain, deskargatzeko oinarrizko prozesuak (DRM, adobe content, etc.) kontrolatzen ikasiko du.

Programa:

1. Liburuklik plataformara sarrera
2. Nola funtzionatzen du mailegu digitaleko zerbitzuak
3. Katalogoa erabili
4. Plataformaren hurrengo funtzionalitateen aurrerapena

Irakasleak: Javier Celaya eta Gabriel Portell
Datak eta ordutegiak:
Eguna: 2014ko azaroaren 4an
Ordutegia: 10:00etatik-13:00etara
Tokia: Bilbao (Eusko Jaurlaritzako egoitzan, (Areto nagusian),Gran Vía, 85)
Eguna: 2014ko azaroaren 18an
Ordutegia: 11:00etatik-14:00etara
Tokia: Donostia (Kutxa Andia Aretoa. Andia, z/g.)
Eguna: 2014ko azaroaren 24an
Ordutegia: 10:00etatik-13:00etara
Tokia: Vitoria-Gasteiz (Eusko Jaurlaritzako egoitzan, )Areto nagusian) Donostia, 2)
Izena emateko deitu telefono honetara: 945-018117 (Mirari Izaguirre)

libu