Kategoriaren artxiboa: Tailerra

Online prestakuntza: Content curation erabiltzaileak dinamizatzeko eta liburutegiaren erabilera sustatzeko

Garatzeko programa:

● Eduki esanguratsuen berreskuratze automatizatua
○ Berreskuratze irizpideen hautaketa
○ Bilaketa alerten iturriak eta kudeaketa
○ RSS agregatzaileen bidezko berreskuratzea
○ Hootsuite-en edo Tweetdeck-en bidezko berreskuratzea
● Edukien hautaketa eta karakterizazioa
○ Hautaketa tresnak: Pocket eta Diigo
● Edukien karakterizazioa
○ Storify-en, Scoop.it-en eta Pinterest-en bidezko karakterizazioa
● Edukien zabalkundea
○ Zabalkundea: bloga + sare sozialak

Ikastaroaren ezaugarriak:
-Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako profesionalei zuzenduta
-Online (20 ordu –teoria eta ariketa praktikoa-)
-Lau edizio (bakoitzean 30 parte-hartzaile gehienez)

  • 1go edizioa:  maiatzaren 29tik- ekainaren 16ra
  • 2.  edizioa:     ekainaren 5etik-23ra
  • 3.  edizioa:     ekainaren 12tik-30era
  • 4.  edizioa:     ekainaren 191tik uztailaren 7ra

-Liburutegi zerbitzuko ziurtagiria
-Irakaslea: Javier Leiva
-Izena emateko:  ezinbezekoa da gmail kontua izatea eta eskari-orria bidaltzea helbide honetara: liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus

 

 

EAEKO I. Booktube lehiaketa eta plataforma abiatuko dute Galtzagorri elkarteak eta EAEko liburutegi sarean elkarlanean

Booktube hitzak book (liburua) eta tube (youtube) lotzen ditu. Hau da, booktube bat youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina da; liburu baten irakurketa gomendatzeko norberak bere buruari egindako bideo-grabazioa. Grabazio hori, ondoren, Youtuben zintzilikatzen da eta nonahi barreiatzen da sare-sozialen bidez.
Gazte booktuberrek, dagoeneko, sare ikaragarriak sortu dituzte, bai nazioarte mailakoak, bai tokian tokikoak ere (hizkuntzaren arabera gehienetan). Azpi-kultura digital bat sortzen ari da beraz: booktuber horiek, finean, euren esperientzia literarioak besteekin konpartitu nahi dituzten neska-mutilak baitira.

Horregatik, Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuarekin elkarlanean, EAEko gaztetxoen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko, mundu mailan sekulako arrakasta izan duen BOOKTUBE fenomenoa baliatzeko proiektua bideratuko du. Helburua EAEko BOOKTUBE PLATAFORMA sortzea da, EUSKAL BOOKTUBER KOMUNITATEAren lehen hazia landatuz.

Eta euskarazko booktuber komunitate bat sortzeko akuilu gisa EAEko Igo BOOKTUBE LEHIAKETA martxan jarriko dugu aurten. Oraintxe ari gara ekimen hau prestatzen. Baina ezin da lehiaketa ezin da gauza isolatua izan: gazteak lehiaketa horretara erakarri nahi baditugu, ezin dugu dena haien esku utzi, gerturatu egin behar ditugu eta horretarako espazio edo gune egokiak dira liburutegiak eta bitartekari ezinbestekoak dira liburuzainak.

booktube-argazkia

Liburuzainentzako lantegia eta booktuber kedadak

Booktube lehiaketa EAEko Liburutegi Sarearen bidez jarriko da martxan: beraz, liburutegiak eta bertako bibliotekariak izango dira parte hartu nahi duten gazte horientzat erreferentzia nagusi. Liburutegiak erreferentzialtasuna lortuko du. Baina horretarako, garrantzitsua izango da liburuzainak booktube fenomenoa ezagutzea, booktube lehiaketaren berri ematea eta parte sentitzea (gune bat eskainiz, blogean iragarriz…), booktube kedadak antolatzen laguntzea… azken batean, gazteei egitasmoan parte hartzeko baliabideak, informazioa eta erraztasunak ematea.

Beraz, lehiaketa martxan jartzearekin batera, lehendabizi, liburuzainei formazio saio informatibo bat eskainiko die Galtzagorri Elkarteak. Eta ondoren, booktuber kedadak antolatuko ditu hainbat liburutegitan: lehendabizi gazteak elkar ezagutzeko, booktubeak zer diren jakiteko; gero nola egin daitezkeen ikusteko, bakarka hasi aurretik lagunartean probak egiteko eta azkenik emaitzak ikusteko.