eLiburutegia

Zer da eLiburutegia?

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen plataforma bat da Interneten bidez eduki digitalen irakurketa errazten duena. Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke.

Zerbitzu horretara sartzeko: http://www.eliburutegia.euskadi.eus

Hiru baldintza ezinbestekoak dira zerbitzu honetaz baliatu nahi dutenentzat:

  1. Liburutegiko bazkide izatea. Oraindik ere bazkide txartela ez baduzu, eska ezazu udal liburutegian.
  2. Internet-konexioa
  3. Gailu bateragarria interneterako sarrera duena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude