eLiburutegia: tabletentzako eta mugikorrentzako irakurketa app

eLiburutegiaren app-a erabilgarri dago jada. Eusko Jaularitzak egindako aplikazioaren bidez Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko eLiburutegiako erabiltzaileen irakurtzeko esperientzia hobetzen da.

Tresna horrek Irakurketa Sareko erabiltzaileen gailu mugikorren (tabletak, smartphoneak) bidezko eduki digitalen irakurketa errazten du.

Horrela, Sareko liburutegietako erabiltzaileek liburu digitalen mailegu zerbitzuko 12.000 izenburu dituzte eskuragarri, egunean hogeita lau orduz asteko zazpi egunetan

Gaztelaniazko, ingelesezko eta euskarazko menuak txertatuta dituen app horretatik eLiburutegiatik liburuak irakur daitezke, Interneterako konexiorik gabe.

App-aren bidez irakurketa formatua, letra-tipoa eta tamaina (berrogeita hamar tipografía eta hogeita hamar tamaina ezberdin baino gehiago), eta pantailaren hondoa aldatu daitezke. Horrekin batera, distira (gaueko irakurketa funtzionaltasuna barne) eta lerroartea doitu daitezke ere.

Zerbitzua erabiltzen duten erabiltzaileen esperientzia aberasteko sortu den aplikazioa da, irakurketa atseginagoa eta erosoagoa egiten duena.

Gainera, aplikazioa zerbitzuaren erabilera sustatzeko helburuarekin jaio da. Irakurketa app hauen erabileraren eta maileguen eta irakurketa saioen gehitzearen arteko zuzeneko korrelazioa dago.

App horren bidez eLiburutegiako erabiltzaileek aukera izango dute mugikorrean edo tabletean deskargatutako liburuak munduko edozein lekutatik irakurtzeko.
Aplikazioa eskuragarri dago deskargatzeko Google Playn  Android-erako eta iOs gailurako

Erabiltzaileak liburu elektronikoa eLiburutegiaren app-ean deskargatu ondoren eguneko edozein ordutan eta asteko edozein egunetan irakurri dezake, smartphonearen edo tabletaren bidez, bulegora bidean, laneko atsedenaldian, edo oheratu aurretik. Irakurtzeari uztea kostatzen diren izenburuak daude…

app

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude