Archivo de la categoría: Reunión

Absysnet 2.0ra migraziorako lan taldeak osatzeko deialdia|Convocatoria para la creación de los grupos de trabajo para la migración a Absynet 2.0

[lang_eu]Jakingo duzuenez, uztailaren 16an Absysnet 2.0ra egingo den migrazioari buruzko bilera informatiboa izan genuen. Aipatu bezala, bertan landutakoa Internetera igo dugu ezin izan zenutenok etorri ere proiektua ezagutzeko aukera izateko asmoz.

Aurkezpena ikusteko: Absysnet 2.0 bertsioari burzko bilera

Halaber, gogoratzen dizuegu bi lantalde osatuko direla honako gai hauen aldaketen gainean aritzeko:

  1. Opac-a
  2. Inprimatutako produktuak (estatistikak, gutunak, txaplatak, etab.)

Hauetako talderen baten parte hartu nahi duen liburutegi orok mezu bat bidali beharko du helbide honetara: liburutegi-zerbitzua@ej-gv.es

Gehienez, 10 pertsonako taldeak osatuko dira eta hasiera baten lanean aritzeko modua lankidetza tresnen bidez izango bada ere, aurrez aurreko bileraren bat ere egin beharko dela gogoratzen dizuegu.

Lantalde hauetan izena emateko epea, irailak 13an, ostiralean, bukatzen da.[/lang_eu]

[lang_es]Como sabéis el 16 de julio se celebró una reunión informativa sobre la migración a Absysnet 2.0. Tal y como os dijimos hemos subido a Internet la información de aquella reunión para que los que no pudisteis asistir también conozcáis el proyecto.

Para ver la presentación: Reunión informativa: Absysnet 2.0

Así mismo os recordamos que se crearán dos grupos de trabajo para trabajar los cambios en:

  1. Opac
  2. Productos impresos (estadísticas, cartas, tejuelos, etc.)

Todas aquellas bibliotecas que quieran participar en uno de los grupos deben enviar un email a: liburutegi-zerbitzua@ej-gv.es

Se formarán grupos con un máximo de 10 personas cada uno y, aunque, en principio, la forma de trabajar será con herramientas colaborativas os recordamos que será necesario hacer alguna que otra reunión presencial.

El plazo para apuntarse a estos grupos será hasta el viernes 13 de septiembre.[/lang_es]

Absysnet 2.0 bertsioari buruzko bilera|Absysnet 2.0: reunión informativa

[lang_eu]Azkenengo hilabeteotan, Absysnet liburutegi-kudeaketarako programaren 2.0ra igarotzeko migrazioa aztertu izan da Ejietik eta Liburutegi Zerbitzutik. Bertsio berriaren eguneraketa honen bidez, katalogo bibliografikoaren kudeaketarako eta hedapenerako hobekuntzak lortuko dira; txostenak, estatistikak eta bestelako lanak egiterako orduan baita ere.

Dakizuenez, on line sarea orain dela 7 urte jarri zen martxan, eta kontuan izanik bertsio berriak aldaketa esanguratsuak ekarriko dituela, Liburutegi zerbitzutik egokitzat hartzen dugu bilera honen deialdia. Honen bidez, Euskadiko on line sareko profesionalei Abysnet-en bertsio berriaren migrazio prozesuaren gaineko informazioa eskainiko diegu eta, bide batez, aipatutako prozesuak koordinatzeko sortuko diren lantaldeetan parte hartzea ere bai.

Uztailaren 16an, 10:30ean, Lakua II-ko (Vitoria-Gasteiz) 5. gelan bilera informatiboa egingo da EJIEko eta Liburutegi Zerbitzuko teknikariekin.

(Behar dutenei bertaratze-ziurtagiria bidaliko zaie)[/lang_eu]

[lang_es]En los últimos meses desde Ejie y el Servicio de Bibliotecas se ha evaluado la migración del programa de gestión bibliotecaria Absysnet a la versión 2.0, una actualización que conlleva mejoras en la gestión y difusión de la información del catálogo bibliográfico, así como en la realización de informes, estadísticas, etc.

Teniendo en cuenta que la Red en línea ha cumplido ya 7 años de funcionamiento y que esta versión puede suponer un cambio significativo, desde el Servicio de Bibliotecas se ha considerado oportuno convocar a una reunión informativa a todos los profesionales de la Red en línea de las bibliotecas públicas de Euskadi, para que todas las personas implicadas y que participan en dicha Red puedan conocer la planificación de los procesos de migración a la nueva versión de Absysnet y participar en los grupos de trabajo que se creen para coordinar dichos procesos.

La reunión se celebrará el 16 de julio a las 10:30 en la sala 5 de Lakua II en la sede del Gobierno Vasco en Vitoria-Gasteiz.

(Se extenderá certificado de asistencia a todas las personas que lo soliciten)[/lang_es]