Archivo de la etiqueta: Innovación

Euskadiko liburutegietako profesionalek jarrera dute | L@s profesionales de las bibliotecas vascas muestran actitud

[lang_eu]Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak Eutokia gunea aukeratu zuen ekainaren 14an Bilbon egin zen “Liburutegiak, sarea eta zerbitzuak. Non dago berrikuntza?” izeneko tailerra antolatzeko.

Tailer entretenigarri hori sorkuntza eta berrikuntza teknologikoen proiektuetan aditua den David Maniegak bideratu zuen, eta, bertan, 35 profesionalek parte hartu zuten, Euskadiko Irakurketa Publikoaren sareko liburutegien alorrekoak guztiak.

Maniegak berritzaile izateko behar diren hainbat faktore identifikatu zituen, eta guztien gainetik, jarrera nabarmendu zuen. Horrez gain, proiektu berri bat arrakastatsua izan dadin, honako gako hauek kontuan izan behar direla aipatu zuen:

  • Pertsonak. Berrikuntza erabat ezinezkoa litzateke erabiltzaileak eta haien beharrak eta iritziak aintzat hartu gabe.
  • Helburuak. Oso ondo jakin behar dugu zer lortu nahi dugun.
  • Estrategiak. Gure helburuak lortzeko moduak landu egin behar ditugu.
  • Teknologia. Derrigorrez erabili behar dugu. Arrakasta lortzeko tresna bat izan behar du, besterik ez, eta ez gara beti eta edozertarako haren menpe egon behar.

Gako horiek erabiliz eta Maniegaren azalpen egokiak entzun ondoren, tailerreko partaideek hainbat proiektu aurkeztu zituzten. Horretarako, zazpi taldetan banatu zituen, eta talde bakoitzak bere proiektua azaldu zien beste guztiei. Proiektu horiek guztiak erabat gauza daitezkeen proiektuak dira, irakaslearen ustez.

Partaideei gehien gustatu zitzaien proiektua Sortu zeure gunea izan zen. Gazteei zuzenduta dago, eta bere helburua da, sare sozialen bidez, gazteak liburutegietara erakartzea. Horrela, gazteek gune propioa sortzeko aukera izango dute, eta hor, haien beharrak eta nahiak identifikatzeko eta aurrera eramateko aukera izango dute. Ideia hori, gainontzeko proiektuekin batera, Sareko liburutegietan hemendik denbora batera gauza daiteke.

David Maniegak bukaeran esan zuenaren arabera, batetik, ikusgarria izan zen tailerreko partaideek izan zuten jarrera, eta bestetik, argi geratu zen berrikuntza ez dela beti konplexua izan behar.[/lang_eu][lang_es]Eutokia fue el singular espacio elegido por el Servicio de Bibliotecas para llevar a cabo el taller sobre: “Bibliotecas, red y servicios ¿dónde está la innovación?”, celebrado el pasado 14 de junio en Bilbao.

La entretenida jornada, guiada por, David Maniega, experto en la creación y desarrollo de proyectos de innovación tecnológica, contó con la participación de 35 profesionales del ámbito de las bibliotecas de la Red de Lectura Pública de Euskadi.

Maniega desglosó varias de las claves necesarias para ser innovadores, entre las que destacó la actitud. Asimismo, subrayó cuatro elementos de gran relevancia para abordar un proyecto innovador con éxito:

  • Personas. Sin centrarse en nuestros usuarios y conocer sus necesidades y opiniones la innovación sería imposible.
  • Objetivos. Hay que tener bien claro lo que queremos lograr.
  • Estrategias. Debemos trabajar los modos de conseguir nuestros objetivos.
  • Tecnología. Tenemos que hacer uso de ella. Debe ser una herramienta para cosechar el éxito, aunque es importante tener constancia de que no siempre y en todo debemos depender de ella.

En el taller, Maniega, haciendo uso de los citados elementos y de las pertinentes explicaciones de un gran comunicador, consiguió que los participantes del taller, divididos en siete grupos, presentaran varios proyectos, todos ellos “realizables”, en palabras del profesor.

“Crea tu espacio” fue la idea que mayor aceptación consiguió entre los asistentes. Estaba dirigida a tratar de acercar a los jóvenes a las bibliotecas mediante las redes sociales, para posteriormente crear un espacio propio en la biblioteca, en el que se recogiesen todas las inquietudes y necesidades de este “target” de usuarios.

Ésta, junto con el resto de proyectos presentados, podrían ser una realidad a medio plazo en las bibliotecas de la Red y; tal y como concluyó David Maniega se evidenció mucha actitud por parte de las personas que asistieron al taller, y sobre todo, quedó bien claro que la innovación no tiene por qué ser siempre compleja.[/lang_es]