Etiketaren artxiboa: Ikusgarritasuna

Absysnet-eko OPACa aztertzeko lantaldea

Absysnet-eko OPACa aztertzeko lantalde bat osatu dela komunikatzen dizuegu. Talde horretan parte hartuko dute sarean sartu ziren lehenengoetako hiru liburutegik (Gasteiz, Getxo eta Irun) eta sartu diren azken hirurek (Bilbo, Azkuna Mediateka eta Donostia). Lehendabiziko bilera otsailaren 28an izango da, eta sei liburutegi horiekin batera EJIEko pertsonala eta Baratz-eko Carlos Martínez egongo dira.

Dakigunez, Absysnet-eko 2.1 bertsioak zenbait hobekuntza aurkezten ditu. Horrela, Baratzeri bidalitako gai batzuei irtenbidea bilatzen die. Bilera horretan hartzen diren erabakien berri emateaz gain, lantalde horren ibilbideari buruzko informazioa luzatuko dizuegu.

EIPS-eko liburutegien direktorioa

Direktorioan Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien zerrenda aurkituko duzu. Horrekin batera, kokapena, eskaintzen dituzten zerbitzuak, ordutegiak, etab. jasotzen dira. Kalitatea eta eguneratzea oso garrantzitsuak dira liburutegi publikoak erabiltzen dituzten pertsonentzat. Horregatik, profesionalei eskertuko genizueke zuen liburutegiaren fitxa gainbegiratzea eta beharrezkoak deritzozuen datuak bidaltzea (argazkia, ordutegia, posta elektronikoa, eskaintzen diren zerbitzuen deskribapena etab.

Halaber, gogorarazten dizuegu informazio hori ere erabiltzen dela Arartekoaren irisgarritasun maparako eta “Liburutegiak” app-aren liburutegi maparako. Gainera, informazioa open datan eskaintzen da.

dire

eLiburutegia Durangoko Azokan

Lehen aldiz, Durangoko Azokan liburu digitalak maileguan hartzeko aukera izango dugu eLiburutegiaren bidez.

Aurten eLiburutegiak erakustokia jarriko du Durangoko Azokan, eta oraindik zerbitzu hau ezagutzen ez duten udal liburutegietako bazkideek, eLiburutegia erabiltzen hasteko gakoak eskuratu ahal izango dituzte. Liburutegietan egiten den bezalaxe, eLiburutegiaren standera hurbiltzen den orori bere txartela emango zaio, eta mailegu digitalak egiten hasteko oinarrizko azalpenak eskainiko zaizkio. Gainera, unean eta lekuan bertan liburu bat deskargatu eta etxera eraman ahal izango du maileguan, bere gailu mugikorrean hartuta, 21 egunean irakurri ahal izateko. Durangaldeko liburutegi publikoetako langileak eta Eusko Jaurlaritzako Liburutegi zerbitzuaren pertsonala arduratuko dira zeregin honetaz.

Liburu digitalak Azokan deskargatzeko aukera, eLiburutegiagaz

“Liburutegi zerbitzuen dinamizazioa sare sozialetan” ikastaroaren materialak

Hona hemen “Liburutegi  zerbitzuen dinamizazioa sare sozialetan” ikastaroaren materialak. Dinamizazio proposamenak eta estatuko zein nazioarteko jardunbide egokien adibideak aurkituko dituzue.

Zergatik gomendatzen dugu liburutegiko blog bat izatea?

Zergatik gomendatzen dugu liburutegiko blog bat izatea?

1.-Liburutegiek Interneten egon behar dutelako

2.-Tresna erabilerraza delako

3.-Liburutegiak gauza ezberdinetarako erabil dezakeen gune propioa delako:

a. Liburutegiak landutako berriak iruzkindu eta azpimarratu

b. Beren zerbitzuak hedatu

c. Erabiltzaileekin komunitatea osatu

d. Irakurgaiak, ekintzak etab. gomendatu, iradoki, proposatu

Eta blog bat sortzen baldin badugu, zergatik Liburutegi zerbitzuaren plataforma korporatiboan?

Behin bloga sortzea erabaki, blogen plataforma korporatiboan (http://liburutegiak.blog.euskadi.eus) ostatu ematea gomendatzen dizuegu arrazoi ezberdinengatik:

1.- Prestakuntza eta laguntza teknikoa eskaintzen dizuegulako

2.- Plataforma, Irakurketa Sareko zerbitzuen hedapen puntua delako; bai web bidez baita “liburutegiak” gailu mugikorrentzako aplikazioaren bidez ere

3.- Eduki guztiak automatikoki “liburutegiak” gailu mugikorrentzako aplikaziora pasatzen direlako

4.- “Liburutegiak” app-etik, sare sozialen bidez, Irakurketa Sareko ekintza, berri eta proposamen guztiak partekatzen direlako.