Etiketaren artxiboa: Katalogazioa

EIPSeko liburutegi guztientzat ADQTko erregistroei buruz

EIPSeko liburutegi guztientzat ADQTko erregistroei buruz:

Sareko liburutegietan aurre katalogatutako erregistroekin arazo batzuk ikusi ditugunez zenbait puntu argitu nahi genituzke.

  • Gero eta liburutegi gehiago daude AbsyNeteko “Eskuraketak” modulua erabiltzen dutenak.
  • Liburutegi horiek erosteko prozesuan dauden lanen aurre katalogazioa egiten dute ADQTko katalogoan.
  • Liburutegiek alea alta ematen dutenean (nahiz eta aurre zirkulazioan izan) ADQTko erregistroa CATAra pasatzen da.
  • CATAn erregistro berri bat gehitzen duen liburutegi orok BETI begiratuko beharko du aipatu erregistro hori CATAn edo ADQTn dagoen. Horrela bikoizketak ekidingo ditugu.

Horretarako beti egin beharko da bilaketa Gehitzeko bilatu aukeraren bitartez. Horrela, datu-base kateatuan burutuko da bilaketa (Katalogoa + Eskuraketak + Ezeztapenak).

  • Behar den erregistroa ADQTn existitzen bada ADQTko datu-basera jo beharko da eta CATAra lekualdatu. Jarraian behar diren aldaketak egingo dira.
  • Behar den erregistroa CATAn existitzen bada baina aurre katalogazio bat baldin bada behar diren aldaketak erregistroan egingo dira.

Marc21: EIPSko liburutegietarako katalogazio ikastaroak

2014ko abenduaren 13an Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak abian jarri zuen AbsysNet Biblioteka Kudeaketa Sistemaren 2.0 bertsioa. Aldaketak azaltzeko, “Marc21 formatuari eta AbsysNet 2.0 programari buruzko nobedadeak aurkezteko Jardunaldia” egin dugu Gasteizen hainbat txandatan, horri buruzko dokumentazioa Liburutegi Zerbitzuko web orrian dago.

2.0 bertsioak IberMarc formatua utzi du eta Marc21 formatua hartu du, hori dela eta aproposa iruditzen zaigu katalogatzeko ikastaroa eskaintzea, batez ere aldaketei buruzkoa, eta bide batez edukien birziklatzea egitea. Ikastaroa Liburutegi Zerbitzukoek emango dute.
Lehenengo egunean, Marc21 formatua Monografien erregistro bibliografikoetarako azalduko dugu eta bigarren egunean Marc21 formatua Autoritateetarako.

Eskuliburuak berridatzi egin ditugu eta ikastaroa jaso baino lehen posta elekronikoz artxiboak bidaliko dizkizuegu irakurtzeko, aldaketak proposatzeko, akatsak zuzentzeko etab. Etorkizunean beste eskuliburu batzuk berridatziko ditugu eta, dokumentu motaren arabera, bideograbazioei, ordenagailu fitxategiei eta dokumentu soinudunei buruzko ikastaroak egin nahi ditugu.
Katalogatzeko ikastaroaren hartzaileak dira gaur egun horretan ari direnak eta hemendik aurrera katalogatu nahi dutenak.

Ikastaroak martxoan izango dira goizeko 10:00etatik 14:00etara hiru lurraldeetan:

  • Martxoaren 9 eta 10, (Vitoria-Gasteiz). Lakua II-ko 5. gelan (Bisitarien erregistroaren eskuinean) – Eusko Jaurlaritza, Donostia-San Sebastián kalea, 1
  • Martxoaren 16 eta 17, (Bilbon). Areto Nagusia, Eusko Jaurlaritza, Gran Vía kalea, 85
  • Martxoaren 24 eta 25,  (Donostian). Areto Nagusia, Eusko Jaurlaritza, Andia kalea, 13

Izen-ematea telefono bidez 945 018 117 (Mirari)  eta aretoaren edukieragatik nahitaez egin behar da.