Etiketaren artxiboa: Liburutegi sarea

Liburutegien arteko mailegu osatuago bat, martxan hasteko prest!

Jakinarazten dizuegu Liburutegien Arteko Maileguaren (LAM) ibilbide berriak martxan hasiko direla datorren otsailaren 4tik aurrera.

Aurten, 52 liburutegi berri gehitu dira eta kontuan izan behar duzue horren ondorioz ibilbideetan aldaketak egongo direla (web-eko ibilbideen informazioa kontsulta dezakezue).

Horrela, ia Euskadiko liburutegi guztiak LAM zerbitzuaren bidez elkar lotuta egongo dira.

La imagen puede contener: texto

Ikastaroa: “Liburutegia irakurleekin elkartuz”

Helburuak:

  • Egun “liburutegi-hedapena” kontzeptua definitu eta jardunbide egokien ereduak berraztertu.
  • Gaur egungo “liburutegi-hedapen” egitasmo baten kanpo eta barne esparrua aztertu.
  • “Liburutegi-hedapen” egitasmo bat martxan jartzeko baliabideak (giza baliabideak eta baliabide materialak) identifikatu, baloratu eta dimentsionatu.
  • “Liburutegi-hedapen” egitasmo baten emaitzak planifikatu, antolatu eta ebaluatu.
  • Egoera erreal baten aplikatu daitekeen kasu praktiko bat burutu.

Iraupena: 8 orduko ikastaroa

Ikasleak: Elisa Yuste eta Luis Miguel Cencerrado

Datak: urriak 30, asteartea, eta 31, asteazkena. (Bi ikastaro, bata goizez (10:00-14:00) eta bestea arratsaldez (15:30-19:30).

Non: Eusko Jaurlaritza (Vitoria-Gasteiz)

Parte-hartzaileak: 30 goizeko ikastaroan) eta 30 arratsaldekoan . (Liburutegi bakoitzak hautatuko du ikastarora bidali nahi duen pertsona).

Izena eman: Deitu edo idatzi Mikel Arenazari (945019471) m-arenaza@euskadi.eus

2018ko prestakuntzaren agenda

Hauek dira aurten egingo diren ikastaroen gaiak eta datak. Laster informazio zehatzago helaraziko dizuegu.

Ikastaroa: “La biblioteca al encuentro de los lectores”
Datak: urriak 30, asteartea, eta 31, asteazkena. (Bi ikastaro, bata goizez eta bestea arratsaldez).

Tailerra: “¿Te animas con las apps?”
Data: azaroaren 21an goizez

 

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, laster, Euskadiko liburutegien sarean

Uztailaren 8an, Ignacio Aldecoa Kultura Gizartearen katalogoaren migrazioa egingo da. Beraz, Liburutegi zerbitzutik jakinarazten dizuegu aldaketa horren  ondorioz, Absysnet eta eLiburutegia ezin izango direla erabili uztailaren 6tik 8ra bitartean (biak barne). Egun horietan, EIPSeko liburutegietan ezin izango  da mailegurik, berriztatzerik edo katalogaziorik egin.

Liburutegiak denontzat

EUDELekin hizketan ari gara irakurketa landa-eremura hurbiltzeko asmoz “Liburutegiak denontzat” izeneko programaren bidez. Euskadin 68 udalerri inguru daude liburutegi zerbitzurik gabe. Zerbitzu digitalei eta EIPS osatzen duten liburutegien sareko maileguari esker lortu daiteke informazioa eskuragarri egotea Euskadiko edozein tokitan. Horretan ari gara, momentu honetan. Programak aurrera egin ahala jakinaren gainean jarriko zaituztegu.

Bücher und Telefonzelle – Books And Telephone Booth

Ongi etorri Donostiako liburutegiak

Liburutegi zerbitzutik ongietorria ematea nahi diegu Donostiako Udal Liburutegiko Sareari.

Gaurtik aurrera, irudian ikusten duzuen bezala, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko lineako katalogotik liburutegi hauen informazio bibliografikoa ere eskuragarri egongo da.

Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu hau garatzeko azken hilabete hauetan lan egin duten pertsona guztiei. Horri esker ere txartel bakarrerako aurrerapausoa eman da, eta informazioa eta liburutegietako zerbitzuak eskuragarriago daude EAEko herritarrentzat.

donosti

Donostiako udal liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogoan sartuko dira

EIPSeko liburutegi eta erabiltzaile guztiei jakinarazten die azaroaren 13an Donostiako liburutegiak gestiorako sistema informatiko berrira aldatuko direla, Eusko Jaurlaritzako Irakurketa Publikoko Sarean sartuko direlako.

Beraz, Liburutegi zerbitzutik jakinarazten dizuegu aldaketa horren ondorioz, Absysnet eta eLiburutegia ezin izango direla erabili azaroaren 11tik 14ra bitartean (biak barne). Egun horietan, EIPSeko liburutegietan ezin izango  da mailegurik, berriztatzerik edo katalogaziorik egin.

Gaubeako liburutegia

Orain dela bi aste Liburutegi Zerbitzuko kide talde batek Gaubeako liburutegia ezagutu genuen. Lehendabiziko ustekabea espazio argitsu, atsegin eta erabilgarri batekin aurkitzea izan zen. Argiak, koloreek, altzairuek eta antolamenduak erabiltzaileentzat leku erakargarria osatzen dute. Tailerrak egiteko aretoak eta erabilera anitzeko aretoak azpiegitura osatzen dute, eta Gaubeako zein inguruetako herrietako biztanleek kalitate handiko liburutegi zerbitzuak jasotzea bermatzen dute. Hori guztia, Valentin Gómezen lanari esker, noski.

Berarekin hitz egin ondoren pertsona dinamikoa eta gogotsua dela ikusten da. Liburutegiaren eragilea izateaz gain herriko bizitza kulturalarena ere bada. Berehala kutsatu gintuen bere gogo handiz eta komunitatearekiko egiten duen lanarekin. Horren inguruko xehetasun interesgarriak azaldu zizkigun, eta egunero kalitatezko zerbitzua mantentzeko gainditu behar dituen erronkez ere aritu zitzaigun.

Liburutegi berezia zela bagenekien, kultura maite duen batek zuzendutakoa. Bere lantokian bertan egiaztatzea eta Valentin agurtzea atsegingarria izan zen guretzat.

valdegovia

Ongi etorri Bilboko liburutegiak

Liburutegi zerbitzutik ongietorria ematea nahi diegu Bilboko Udal Liburutegiko Sareari eta Mediateka Azkuna Zentroari.

Gaurtik aurrera, irudian ikusten duzuen bezala, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko lineako katalogotik liburutegi hauen informazio bibliografikoa ere eskuragarri egongo da.

Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu hau garatzeko azken hilabete hauetan lan egin duten pertsona guztiei. Horri esker ere txartel bakarrerako aurrerapausoa eman da, eta informazioa eta liburutegietako zerbitzuak eskuragarriago daude EAEko herritarrentzat.

índice