Etiketaren artxiboa: Mugikortasuna

eLiburutegia: tabletentzako eta mugikorrentzako irakurketa app

eLiburutegiaren app-a erabilgarri dago jada. Eusko Jaularitzak egindako aplikazioaren bidez Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko eLiburutegiako erabiltzaileen irakurtzeko esperientzia hobetzen da.

Tresna horrek Irakurketa Sareko erabiltzaileen gailu mugikorren (tabletak, smartphoneak) bidezko eduki digitalen irakurketa errazten du.

Horrela, Sareko liburutegietako erabiltzaileek liburu digitalen mailegu zerbitzuko 12.000 izenburu dituzte eskuragarri, egunean hogeita lau orduz asteko zazpi egunetan

Gaztelaniazko, ingelesezko eta euskarazko menuak txertatuta dituen app horretatik eLiburutegiatik liburuak irakur daitezke, Interneterako konexiorik gabe.

App-aren bidez irakurketa formatua, letra-tipoa eta tamaina (berrogeita hamar tipografía eta hogeita hamar tamaina ezberdin baino gehiago), eta pantailaren hondoa aldatu daitezke. Horrekin batera, distira (gaueko irakurketa funtzionaltasuna barne) eta lerroartea doitu daitezke ere.

Zerbitzua erabiltzen duten erabiltzaileen esperientzia aberasteko sortu den aplikazioa da, irakurketa atseginagoa eta erosoagoa egiten duena.

Gainera, aplikazioa zerbitzuaren erabilera sustatzeko helburuarekin jaio da. Irakurketa app hauen erabileraren eta maileguen eta irakurketa saioen gehitzearen arteko zuzeneko korrelazioa dago.

App horren bidez eLiburutegiako erabiltzaileek aukera izango dute mugikorrean edo tabletean deskargatutako liburuak munduko edozein lekutatik irakurtzeko.
Aplikazioa eskuragarri dago deskargatzeko Google Playn  Android-erako eta iOs gailurako

Erabiltzaileak liburu elektronikoa eLiburutegiaren app-ean deskargatu ondoren eguneko edozein ordutan eta asteko edozein egunetan irakurri dezake, smartphonearen edo tabletaren bidez, bulegora bidean, laneko atsedenaldian, edo oheratu aurretik. Irakurtzeari uztea kostatzen diren izenburuak daude…

app

“Liburutegiak” app-eko aurkezpena IFLAn

Abuztuaren 19an, aurten Lyonen egingo den IFLAren (International Federation of Library Associations and Institutions) nazioarteko konferentzian “Liburutegiak app: liburutegia zure esku ahurrean” izeneko txostena aurkeztuko dugu. Bai artikulua bai aurkezpena David Maniegarekin batera egin dira (CTO Icalia Solutions, aplikazioaren funtzionalitateak eta zerbitzuak diseinatu ditugun enpresaren izena).

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarerako positiboa deritzogu txostena hautatu izana eta liburutegien eta mugikortasunaren proiektu hau nazioarteko foro batean azaltzeko aukera izatea. Proiektu berezia, blog-plataformari eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek lantzen duten edukiei eta informazioari esker.

Erlazionatutako artikulua: Liburutegiak app en IFLA 2014