Etiketaren artxiboa: Online mailegua

Solasaldiak eta irakurketa klubak ikastetxe eta liburutegietan

Gogorarazten dizuegu ikastetxeetako eta liburutegietako irakurketa klubak edo solasaldiak errazteko irakurketa digitalaren aukera duzuela, eLiburutegiaren bidez.

Liburuaren izenburua eta egilea bidali (m-arenaza@euskadi.eus) eta Liburutegi Zerbitzutik argitaletxeari liburu horren aldibereko lizentziak zabaltzea eskatuko zaio. Horrela, taldeko 20 pertsonek, edota, ikastetxeen kasuan, gelako ikasle guztiek gomendatutako liburuaren mailegua egiteko aukera izango dute, arazorik gabe.

Ermuko edo Getxoko liburutegiek beren udalerrietako ikastetxeekin eta Errenteria eta Arrasateko liburutegiek beren irakurketa taldeekin egin izan ohi dute. Baliabide hori frogatzen ausartuko al zara?”

Oharra: argazki honen eskubidea Errenteriako liburutegiari dagokio
 

eLiburutegiaren mailegu digitala dinamizatu Facebook-en, Twitter-en eta Google-en

Kultur Ondarearen Zuzendaritzak martxan jarri ditu Facebook-en, Twiter-en eta Google-en zenbait dinamizazio ekintza eLiburutegiaren ikusgaitasuna handitzeko Interneten. Horren bidez bilatzen da gure liburutegietan eskaintzen den zerbitzu hori ezagutzen ez duten eta pantailetan irakurtzen duten Euskadiko milaka erabiltzaileei mailegu plataforma hori ezagutaraztea.

Azken hilabeteotan, esfortzu handia burutu duzue gure liburutegietako ohiko erabiltzaileen arreta jasotzeko barne komunikazioaren bidez zein sare sozialen bidez, eta emaitza onak lortu dituzue. Nahiz eta oraindik bidea egiteko dagoen esfortzu horien emaitzak onak izan dira jada 50.000 maileguak gainditu baititugu.

Gure barneko bileretan aipatu dugun bezala, oraingo erronka plataforma ezagutaraztea da pantailetako irakurleak izanik gure liburutegietan zerbitzu horren berririk ez dutenei. Horrela, erabiltzaile eta mailegu kopurua handitzea lortuko dugu.

Gaurtik aurrera, eta hurrengo 6 astetan, aipatu erronka lortzeko sare sozialetan dinamizazio ekintza batzuei hasiera emango diegu. Google Adwords-en, Facebook-en eta Twiter-en gako-hitz batzuen erosketaren bidez eLiburutegiak mailegurako eskuragarri dituen 12.000 izenburu inguruko katalogoa aurkeztuko du liburu elektronikoetan interesdun diren irakurleen pantailen aurrean.

Ekimenaren helburua guztiz legezkoa eta egile eskubideak errespetatzen dituen eskaintza zabala ezagutaraztea da, bai sare sozialetan eta bai bilatzaileetan ere. Era honetan, liburuen deskarga ilegalaren kontrako pedagogia lana egiteaz gain, eLiburutegiara erabiltzaile eta irakurle gehiago erakartzea da asmoa.

Bukatzen denean eLiburutegia osatzen duen taldeak zuekin partekatuko duen txostena bat landuko du. Horretan, ekintza horien emaitzak aztertuko dira, eta etorkizuneko mailegu digitaleko zerbitzuaren dinamizazioaren barne zein kanpoko ekintzen ikuspegia zehaztuko da.

blog

eLiburutegia: 2015eko zenbait datu

eLiburutegia liburu digitalak online mailegatzeko zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzak sortu eta martxan jarri duena. Aldi berean hiru liburu mailegatzeko aukera eskaintzen du egunean 24 orduz,  urtean 365 egunez. Zerbitzu horretan sartzeko aukera dute Euskadiko liburutegi publikoetako bazkide guztiek, Bilbo, Donostia eta  Santurtzikoak barne.

2015eko azaroaren amaiera aldera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak, Joxean Muñozek, eLiburutegiaren lehengo urteko azterketa egin zuen. Ondorengo aurkezpenean, laburpen gisa, prentsaurreko horretan aipatutako gai batzuk biltzen dira. Eta horiekin batera, 2015eko urtarrila eta urria bitartean eLiburutegiaren erabileraren datu estatistikoak ere.

Dagoeneko mailegu digitalerako eduki berrien erosketekin hasi gara, eta 2016rako proiektu berrien informazioa helaraziko dizuegu, zehaztasunez.

Liburutegi amaigabea

Txosten honek munduko liburutegietako mailegu digitaleko plataforma nagusiak aztertzen ditu, baita erabiltzen diren lizentzia-motak eta eduki eta zerbitzu motei dagokienez nagusi diren joerak ere. Arrakasta izateko gakoak eta alderdiak identifikatu dira, liburutegiko arduradunei mailegu digitaleko proiektu bat abiarazterakoan kontuan hartu beharko dituzten alderdiak zehazten laguntzeko.

Gainera, liburutegietako espazio fisikoei ematen zaizkien erabilera berriei buruzko adibideak eta joera garrantzitsuenak azaltzen dira, teknologia gure eguneroko bizimoduan barneratu dugun garai honetan. Dokumentua ikusteko sakatu:
Liburutegi amaigabea

eLiburutegia-ren abisuak jasotzeko

eLiburutegia-ri buruzko informazioa:

  • Nahiz eta liburua 21 egun baino lehenago bukatu, maileguak ezin dira itzuli.
  • Mailegua bukatzeko 5 egun falta direnean sistemak abisua bidaliko digu emailez.
  • Liburuaren ale guztiak mailegatuta baldin badaude, erreserbak egin daitezke, eta liburua libre dagoenean sistemak abisua bidaliko digu emailez.

Abisuak jasotzeko, ezinbestekoa da liburutegia kudeatzeko programan (absysnet-en) gure emaila aktibatuta izatea.

eLiburutegia zenbakitan|eLiburutegia en cifras

eLiburutegia 2014ko azaroaren 26an abiarazi zen. Lehendabiziko bi hilabetetan honako datuak atera dira:

2014an katalogoan egindako kudeaketak

  •  2014an katalogoan egindako kudeaketak
  •  195 argitaletxerekin harremanetan jarri
  •  Antzemandako 28.000 liburu elektroniko
  •  Kudeatutako 46 argitaletxe
  •  Osatutako 14 prozesu
  •  4.500 izenburu erabilgarri

MAILEGU-KOPURUA: 4.232 mailegu
3473 erabiltzailek hartu du libururen bat maileguan

MAILEGUAK LIBURUTEGI BAKOITZEKO:
Gasteiz      565
Getxo        210
Eibar         156
Durango    112
Zarautz      101
Arrasate    100
Barakaldo   99
Hernani       88
Errenteria    85
Irun              80

LIBURURIK MAILEGATUENAK:
Ahaztuen mendekua,  Alberto Ladron Arana ,  Elkar    21
Arotzaren eskuak,  Alberto Ladron Arana,   Elkar,    20
Amaren eskuak,  Karmele Jaio Eiguren,  Elkar    20
A la sombra del templo,  Toti  Martínez de Lezea,  Maeva    20
Urari ostutako poemak, Pako Aristi  20
Adulterio, Paulo Coelho,  Editorial,  Planeta    19
Aulki bat elurretan,  Uxue Alberdi Estibaritz,  Elkar    18
¡Abajo el colejio!, Geoffrey Williams,   Impedimenta    18
Ez naiz ni,  Karmele Jaio Eiguren,   Elkar    17
Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen Uribe Urbieta,    Elkar    17
La pulga de acero, Nikolái Leskov ,   Impedimenta    16