Etiketaren artxiboa: Planikikazioa

Euskadiko Irakurketa Publikoaren Mapa

Euskadiko Irakurketa Publikoaren Mapa, Euskadiko liburutegiei buruzko 11/2007 Legeak, urriaren 26koak, aurreikusten duen «liburutegi‐plangintza estrategiko eta operatiborako tresna» da. Maparen oinarrizko elementuetako bat euskal udalerrietan liburutegi publikoen zerbitzua normalizatu eta orekatzen lagunduko duten estandarren definizioa da.

Bestalde, Estandar horiek Irakurketa Publikoko Sarearen Mapa berriaren osagai moduan funtzionatzeko garatu dira. Web‐tresna gisa egituratu den mapa horrek estatistika‐datuek adierazten duten Euskadiko udalerri bakoitzaren egungo egoera eta estandarron arabera izan beharko lukeena balioztatzeko aukera ematen du, liburutegi‐garapen homogeneoa planifikatzea xede.

Horiek osatzeko, Kulturak Sailak lantalde bat eratu zuen, fundazio horretako Analisi eta Ikerketa Sailari ekarpenak egin eta gainbegiraketa eta amaierako baliozkotzea gauzatu dituena. Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuko liburutegi‐taldetik abiatuta sortu zen taldea, eta bertan, Eusko Jaurlaritzako Irakurketa Planeko eta Liburutegi Zerbitzuko zenbait koordinatzailek eta Germán Sánchez Ruipérez Fundazioko Analisi eta Ikerketa Sailak ere parte hartu dute.

Honako hauek osatu dute taldea: José María Barandiarán (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Irakurketa Planeko koordinatzailea); Francisca Pulgar (Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzua); Eva Alberdi (Eibarko Udal Liburutegia); Jone Arroitajauregi (Galtzagorri, Irakurketa Planeko koordinatzailea); Teresa Castro (Gasteizko Estatuko Liburutegi Publikoa ‐ Ignacio Aldecoa Kultur Etxea); Sara Gago (Ermuko Udal Liburutegia); Fernando Juárez (Muskizko Udal Liburutegia); Esperanza Iñurrieta (Euskal Herriko Unibertsitateko Liburutegia); Anabel Regalado (Getxoko Udal Liburutegia); Txaro Valverde (Eusko Legebiltzarreko Liburutegia); Obdulia Vélez (Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Elkartea –ALDEE–); Hilario Hernández eta Andrés S. Barba (Germán Sánchez Ruipérez Fundazioko Analisi eta Ikerketa Saila).

Mapa ikusteko sartu url-an: http://www.irakurketamapa.eus/eu/

Irakurketa mapa

Liburutegietarako proiektuak elkartzen

Liburutegi publikoetako funtsezko helburu bat hiritarrei informazioaren, ezagueraren, irakurketaren eta aisialdiaren sarbidea erraztea da.

Helmuga horretara ailegatzeko, Eusko Jaurlaritzaren liburutegi Zerbitzuak bultzatzen eta sustatzen du Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean lan egiten duten pertsonen prestakuntza. Liburutegi publikoko zerbitzuen hobekuntzarako ezinbestekoak dira eguneroko lanerako oinarrizkoak diren konpetentziak menperatzea eta Sareko liburutegien arteko lankidetza.

Hamarkada honetan zehar, Eusko Jaurlaritzak nagusitasuna eman dio proiektu bakoitzerako egokia den plataforma teknologikoaren garapenari; eta honekin batera, Sarean lan egiten duten pertsonen trebakuntzari. Modu horretan proiektuak lotuz, liburutegiek ikusgaitasuna handitzea espero dugu. Horrela, sozializazio gune bezala ikusteaz gain, hiritarrek ezinbesteko zerbitzu publikotzat hartuko dituzte beren garapen pertsonalerako eta irakurmenerako. Etorkizuna sarean imajinatzen dugulako…