HAUR ETA GAZTE LIBURUTEGIA  eta LIBURUTEGI OROKORRA (edo Helduen Liburutegia):
Irazu 14
20170 Usurbil           Google Maps: Sutegi Udal Liburutegia
Telf. 943360692; Whatsapp: 688625477
biblioteka@usurbil.eus

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera : 10:00-13:00 eta 16:00-19:30
Larunbatetan (Urritik Maiatzera) : 10:00-13:00
Uztaila eta abuztua, astelehenetik ostiralera: 9:30-14:00
Uztaileko astelehenetan: 17:00-19:00

Zer aurkituko duzu?:
– Egunkariak eta aldizkariak
– Gai ezberdinei buruzko dokumentuak
– Hizkuntzak ikasteko dokumentuak. Irakurketa Erraza
– Literatura
– Komikiak, Albumak
– Herri bilduma (Fototeka barne)
– Oposizioak prestatzeko liburuak
– Ikusentzunezkoak
– Liburu elektroniko irakurgailuak
– Han eta hemengo gidak, informazio orriak…

Zerbitzuak:
– Informazioa: Katalogoen, txartelen eta liburuzainen laguntzaz
– Dokumentazio guztiaren kontsulta Liburutegian
– Mailegua eta erreserba, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko Liburutegi batean bazkide izanez
– Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko Liburutegien arteko mailegua
– eLiburutegia: mailegu digitala
– Interneteko konexioa kable bidez
– Liburutegi elektronikoa (7 ordenagailu publiko): Internet, Ofimatika, Multimedia (6-16 urte bitartekoek, gurasoen baimenarekin).
– “Lanbila” gunea: lan eskaintzak, oposizio-liburuak, ikastaroak, gidak…
– Jarduerak: Erakusketak, gidak, ipuin kontaketak, bisitaldi gidatuak, literatura topaketak…
– Bertako dokumentuen fotokopia zerbitzua
– Maileguak itzultzeko buzoia

Elkarbizitzarako arauak: 
Liburutegia guztiona da, horregatik…
– Bertako dokumentuak, instalazioak eta zerbitzuak egoki erabili
– Errespetuz jokatu beste erabiltzaileekin eta Liburutegiko langileekin
– Liburutegian denok gustura egon gaitezen, giro lasai bat mantentzea beharrezkoa da,
lagun iezaguzu!
– Telefono mugikorrak isildu; hitz egin behar izanez gero, irten kanpora
– Higieneagatik, ez erre, ez jan, ez edan (ura izan ezik)
Liburuzainek arau hauek hausten dituena Liburutegitik aterarazi ahal izango dute

Informazio osagarriaEuskadiko Liburutegi Zerbtzuaren webgunean.