Nola erabili eLiburutegia: epub-formatu eta streaming bidezko liburuak

0.Lehenik eta behin, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko Liburutegi batean bazkide izan/egin: erabiltzaile zenbakia eta pasahitza emango dizkizugu; era berean, helbide eletroniko bat eskatuko dizugu.

1. Behin bakarrik egin beharrekoa:

1.1. ADOBE ID delakoan erregistratu beharko duzu (egile eta argitaletxeen eskubideak bermatze aldera). AdobeID(entifikatzaile)a hau da, zure helbide elektronikoa (zeina, Liburutegiko erabiltzaile gisa utzi duzun berdina izatea komeni baita), eta pasahitza gogoan hartu/gorde.

1.2. PC/MACen bidez edo/eta irakurgailu elektronikoan irakurri nahi izanez gero, Adobe Digital Editions programa instalatu beharko duzu zure ordenagailuan; hori eginda, Laguntza atalean “Baimendu ekipoa (ordenagailua)” zure AdobeID-a eta pasahitza erabiliz. Bide batez, aipatu irakurgailua USB kable bidez zure ordenagailura konektatu eta Adobe Digital Edition programan irakurgailu elektroniko baten irudi bat azaltzen dela ikusiko duzu, eta honen alboan, gurpiltxo bat (Aukerak); Aukerak atalean sakatu “Baimendu gailua”, hau ere zure AdobeID kontuarekin lotu ahal izateko.

IOS (Apple) edo ANDROID sistema duten gailuetan, hau da, tableta eta telefono mugikorretan, berriz, Aldiko edo Bluefire aplikazioa jeitsi beharko duzu eta,  zure AdobeID-a eta pasahitzarekin, zure gailua baimendu.

2. Mailegu bakoitzeko egin beharrekoa:

2.1. eLiburutegia-ren web orrian sartu, aukeratu gustuko liburua, eta sakatu “Nahi dut” (libre egon ezean, erreserba egin dezakezu).
2.2.    Liburutegiko erabiltzaile zenbakia eta pasahitza eskatuko dizkizu.
2.3.    Mailegatutako liburua irakurtzeko bi aukera ikusiko dituzu:

2.3.1. Online irakurri: Streaming bidez (Internetera konektatuta) zure gailuan irakurtzeko, gordetzeko aurkerarik gabe.
2.3.2. Deskargatu (ePub-formatuan):

       a. Zure PC/MAC-ean, Adobe Digital Editions programan ireki eta gordeko zaizu      dokumentua. Programa berean mantendu behar duzu irakurgailu elektronikoan irakurri nahi izanez gero: aipatu irakurgailua USB kable bidez zure ordenagailura konektatu eta Adobe Digital Editions programan gailuaren irudia azalduko zaizu. Prozesua amaitzeko, hautatu liburua eta arrastatu gailuaren irudira.

          b. Android gailuen kasuan, aukeratutako dokumentua Aldkiko edo Bluefire aplikazioan ireki beharko litzateke. Bestela, Deskargak edo tankerako karpetan aurkituko duzun .acsm fitxategian (zure maileguan) klik egin, eta hautatu duzun aplikazioan zabalduko zaizu. Honela ere ezingo balitz, Es File Explorer  bezalako doako fitxategi-kudeatzaile (aplikazio) bat erabili; bertan, Deskargak (edo Download) karpetan liburuaren .acsm fitxategia topatu eta  ireki, “Beste batzuk” aukeratik, Aldiko edo Bluefire aplikazioan.

         IOS gailuen (Apple) kasuan, dokumentua zuzenean irekitzen da Aldiko edo Bluefire aplikazioan.

4 erantzun “Nola erabili eLiburutegia: epub-formatu eta streaming bidezko liburuak” bidalketan

  1. Nekane

    Eliburutegian ezin bueltatzea mailegua ez zait batere gustatzen, paperean bezala liburua ez baduzu gustukoa bueltatzeko aukera eman beharko zuen

    Erantzun
    1. Sutegi Bidalketaren egilea

      Era bat ados. Guk ere azaldu dugu kezka hori, eta aurrerago agian eskainiko dela esan digute. Guzti hau berria da, eta bidea egin behar dugu; ea guztion artean zerbitzua hobetzea lortzen dugun!. Mila esker, Nekane.

      Erantzun
    1. Sutegi Bidalketaren egilea

      Mila esker, Maite; asmo horrekin prestatu zen (eta creative commons lizentziarekin!).

      Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude