Zer da eLiburutegia?

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen Liburutegi digitala da, mailegu bidez eduki digitaletara, hau da, epub eta streaming, audioliburu, eta Daisy (Digital Accessible Information SYstem) liburuetara, heltzeko asmoz sortua. Atzipen hori online egin daiteke,  ordenagailuaren bitartez, edo gailu mugikorrak (irakurgailu elektronikoak, sakeleko telefonoak, tabletak…) erabiliz.

Zerbitzu horretara sartzeko: http://www.eliburutegia.euskadi.eus

Hiru baldintza ezinbestekoak dira zerbitzu hau erabiltzeko:

  1. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko Liburutegi batean bazkide izatea.
  2. Interneteko konexioa.
  3. Internetera sarbidea duen eta proiektu honekin bateragarria den gailua  (arestian aipatutako ordenagailu, irakurgailu elektroniko, sakeleko telefono, tableta…).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude